Enpresak eta Merkataritza Berriak

2018ko abenduaren 12a eta 2019ko abenduaren 5aren artean burututako errotuluek sortutako gastuen %25 eta %50 bitarteko kopurua finantzatuko du, mezua euskaraz edo ele bitan agertzen den kontuan hartuz. Interesatuek, datorren astetik aurrera aurkeztu beharko dituzte eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udalaren Euskara zerbitzuan. Informazio-diptiko bat jarriko da denda guztien eskura, eta negozio bat zabaldu nahi duen ororen eskura, laguntza horri buruzko informazioa izan dezaten eta Udalaren Euskara zerbitzuaren aholkularitza gogoan izan dezaten itzulpenak egitean.

Hurrengo hilabetetan, San Bizenteko merkatari elkartea lekuko merkataritza dinamizatuko du ekintza ezberdinen bitartez, zeinetan elkartearen kideak diren zein ez diren merkatariak parte har dezakete.

Biztanleriari auzoan dauden dendak gogoratzearen, fidelizazioa bultzatzearen edota erosketak dinamizatzearen asmoz, elkarteak hurrengo kanpainak burutuko ditu:

  • San Bizente Udazken Festa – Moda ibilitokia, musika eta dantzarekin, dendek biltegian dituzten produktuak aterako dituzte.
  • Hazkatu eta irabazi San Bizente – Erosketa bakoitzarekin beste denda baten saria izan dezaken bono bat emango da.
  • San Bizenten erosi – Parte hartzen duten denden bideo biral bat aurkezten
  • Auzoko Gabonak – Gabonarekin erlazioa dituzten animazio eta fidelizazio ekintzak

Kanpainak Inguralderen (Barakaldoko udala) eta Eusko Jaurlaritzaren turismo, merkataritza eta kontsumo sailaz dirulagunduta daude.

Programazio guztia kontsultatu hemen.

Informazio gehiago behar baduzu edo kanpainetara batu nahi bazara, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 944713601 kontaktatu.

Enpresa turistikoei zuzendutako formakuntza planaren bigarren atala jartzen da abian, lehenengo atala aurtengo apirilaren eta ekainaren artean izan zen.

Aurtengo iraila eta abenduaren arteko hilabetetan, ABK Elkarteak merkataritza dinamizazio kanpaina hau abian jartzen du, hiriko auzoak sustatzearen eta “la Barakaldosa” eskumutur eta lepokoen bidez lekuko sentimendua bultzatzearen egitasmoarekin.

SUBIR