Enpresak eta Merkataritza Berriak
Frantzia eta Mexikoko merkatuei zuzendutako ‘Elkarrekin Mundura’ nazioartekotze programaren jardunaldia antolatu dute Barakaldon
Garapenek Inguralde, Meatzaldeko Behargintza, Behargintza Txorierri, Mungialdeko Behargintza eta Enkartur elkarteekin elkarlanean bultzatutako ekimena abenduaren 15ean, osteguna, izango da Innobak Ugartebeitiaren instalazioetan.
‘Elkarrekin Mundura’ ekimenaren 2022-2023 edizioak bi misio komertzial aurreikusten ditu, Frantziara eta Mexikora, non lurraldeko hogei bat enpresak parte hartu ahal izango duten.
Barakaldok ‘Imajinatu zure erreforma’ ekimena jarri du abian jarduera ekonomikorik ez duten edo erabiltzen ez diren lokalei bizitza berria emateko
Jarduerarik gabeko kaleko espazioen jabeek abenduaren 30era arte eman dezakete izena programan parte hartzeko. Programa horren arabera, doako erreforma-azterlan bat egingo da hautatutako lokaletan.
Osagarri gisa, Udalak laguntza-programa bat jarriko du abian, jabetzak bere lokala zati batean edo osorik eraberritu ahal izan dezan eta, horren truke, ekintzaileen eskura jar deza. Trukean, jabeek beren lokal berrituak pertsona ekintzaileen eskura jarri beharko dituzte, hiriko hiriguneetan eta auzoetan kokatzeko aukera izan dezaten.
Inguraldek eraldaketa digitalari buruzko dibulgazio-tailerra antolatuko du tokiko enpresentzat
Jardunaldia datorren azaroaren 10ean izango da BIC Bizkaia Ezkerraldean 9:30etatik 11:30etara, eta izena emateko epea zabalik dago
Ekintza hau Inguraldek antolatu du, Meatzaldeko Behargintza, Mungialdeko Behargintza, Txorierri Egaz, Enkartur, Gaia eta Ermuko Udalarekin lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko laguntzen programaren barruan dago
Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko 74 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
- Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen.
- 2021eko edizioan 209 euskal enpresak parte hartu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako programa honetan.
- Zamudioko jardunaldia EAEko hainbat herritan egiten ari diren bost topaketen parte da, enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egiten duten ahalegina aitortzeko
