Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Barakaldoko 50etik gora saltokik, euren erakus-leihoak modu berezian apainduz

Zientzia eta Teknologiaren arloetan emakumeek egindako lana ikusgaituko du Barakaldoko Udalak eta Elhuyarrek, ACE, ABK eta Sanbi Dendak elkarteekin batera, sustatutako Otsailak 11 Erakus-leihoak ekimenak Parte hartu duten 53 lokalek prestatu duten dekorazioaren bitartez omenduko dute aurtengo urterako aukeratutako euskal nahiz nazioarteko jatorriko 12 zientzilarietako bat Horrez gainera, hogei baino jarduera gehiago antolatu dituzte Kultura eta Gazteria arloek emakumeenk zientzian duten zeregina sustatzeko

Barakaldon, 2023ko otsailaren 06a

Otsailaren 11ko Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren karietara,  zientzia-agertoki bihurtuko da Barakaldo, eta  Zientzia eta Teknologiaren esparruko 12 emakume ospetsuren lana erakutsiko dute hiriko 50 saltokik beren erakus-leihoetan. Gaur goizean aurkeztu dute udalerriko kaleetan Barakaldoko Udalak eta Elhuyarrek, ACE, ABK eta Sanbi Dendak elkarteekin batera susteatu duten ekimena.

"Arrazoiak arrazoi, gizarteak bizkarra eman izan dio beti emakumearen zereginari zientzian, eta akats horren ondorioz, neskato gutxiagok hartzen du parte alor horretan"; horri, ordea, erremedioa jarri behar diogu", adirazi du alkate Amaia del Campok aurkezpenean. "Ekimenaren bidez herritarrak emakumeek izan duten, eta, batez ere, etorkizunean izan behar duten garrantziaz jabetu daitezen laguntzen dugu, haiek zientzian jardutea behar baitugu", ziurtatu du.

Lantegi-herriko 53 saltokik hartzen du parte Otsailak 11 Erakus-leihoak ekimenean, eta indarrean izango da otsailaren 13ra arte, astelehena, zientzaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken eremuetan emakumeek bete-betean eta berdintasunez parte-hartzearen aldeko mezua aldarrikatuz, jende gehiagorengana irits dadin.

Parte hartzen duten lokaletako bakoitzak antolakuntzak aukeratutako 12 zientzialarietako bat omenduko du. Zehazki, honako hauek: Mari Luz Esteban Galarza, medikua eta antropologoa; Maryam Mirzajani, matematikaria; Estibaliz Apellaniz Ingunza, geologoa; Emma Roca Rodríguez, biokimikaria; Dorcas Muthoni, Ingeniari informatikoa; Homira May Rezai, medikua; Melissa Cristina Márquez Villalobos, itsas biologoa; Amaia Arranz Otaegui, historialaria eta arqueobotanika; Sally Ride, NASAko fisikari eta astronauta; Maddi Astigarraga Bergara, ingeniari biomedikoa eta zientzia-ilustratzailea; Ainara Sangroniz Agudo, kimikaria; eta Katalin Karikó, biokimikaria...

Gainera, herritarrek ginkana berezi batean parte hartu ahal izango dute, emakume horiei buruzko datu gehiago ezagutzeko. Horretarako, Actionbound aplikazioaren bidez, interesdunek atxikitako saltokietan jarritako emakume zientifikoen kartelak bilatu beharko dituzte, haietako bakoitzaren QR kodea eskaneatu eta beren gailuetan agertuko zaizkien galderei erantzun.Ikertzaileei buruzko irudiak Bizilaberen webgunean jarriko dira, haien lanari buruzko informazioarekin batera. Bertan, emakume horien bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak jasoko dira.

Otsailaren 11ko Erakusleihoetan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda eskuragarri dago Inguralderen webgunean, mapa interaktibo baten bidez. Barakaldon ez ezik, Bilbon, Abanto-Zierbenan, Mungian, Elgoibarren, Deban, Beasainen eta Donostian ere garatuko da ekimena, guztira 218 saltokik parte hartuta.

SENITARTEKOENTZAKO KULTUR JARDUERAK
Udaleko Kultura eta Gazteria arloek ere hogei jarduera baino gehiago antolatu dituzte, emakumeak eta neskak zientzian duten zereginaren ezagutza sustatzeko eta genero-berdintasunari buruz sentsibilizatzeko. Horretarako, Kultura Zentroen Sareak programa bat egin du otsailaren 10etik 16ra, hainbat jende-motari zuzendutako jarduerekin.

Bi erakusketa izango dira, Zientziaren Izarrak- Estrellas de la Ciencia, otsailaren 10etik 24ra, Clara Campoamor Zentroan.Elhuyar Fundazioak sortutako erakusketa da, XXI. mendeko 12 emakume zientifiko eta teknologo erakusten dituena. Ibilbide horretan, haietako bakoitzaren ilustrazioak ikusi ahal izango dira, eta haien bizitzaren eta lanaren alderdiak ezagutuko. Otsailaren 27tik aurrera, erakusketa Barakaldoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan zehar ibiliko da.

Zientzia-Emakumeak erakusketa ere ikusi ahal izango da. Zientzia Emakumeak, iaz Clara Campoamor Zientzia Zentroan programa honen jardueren ardatz nagusia izan zena, Gurutzetako Zientzia Zentroan erakutsiko da aurten, otsailaren 10etik martxoaren 3ra. Erakusketa Isabel Ruiz Ruiz artista grafikoak irudiztatu du, eta 12 zientzialari historiko aurkeztu ditu.

Gainera, haurrentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak antolatu dira, otsailaren 11n (larunbata). 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak dira. Eskainitako 10 tailerrak doakoak dira, eta erakusketaren protagonista diren Zientzia Izarretako baten lan- edo ikerketa-eremuei lotuta egongo dira:

Paleontologia. Sortu ezazu zeure fosila / Paleontología. Crea tu fósil. Sortu fosilen erreplikak buztin naturalak erabiliz, baliatu erauzketa-teknika eta ikasi sailkatzen. 6-8 urte. 12:15-13:15.
Geometria. Mandala zientifikoak / Geometría. Mandalas científicos.  Praktikatu zuzen eta kurbekin, matematikarekin artea egin daitekeela egiaztatzen duzun bitartean. 9-11 urte. 11: 00-12:00.
DNA. Bizitzaren molekularen bila 1 / ADN. Bizitzaren molekularen bila 1. Ikasi genetika erraz, DNA molekula erabiltzen ohitzen zaren bitartean, eta egin erauzketa. 6-8 urte. 11: 00-12:00.
DNA. Bizitzaren molekularen bila 2 / ADN. Buscando la molécula de la vida 2. Ikasi genetika, ezagutu DNAren egitura eta egin erauzketa. 9-11 urte. 12:14-13:15.
Espirografo robotikoa / Espirógrafo robótico. Fabrikatu eta programatu Lego WeDorekin robot bat hipotrokoideak eta epitrokoideak izeneko kurba matematikoak marrazteko. Sortu artea  robotikarekin. 6-8 urte. 10:30-11:30.•.Esku robotikoa / Mano robótica. Sortu eta programatu Lego SPIKErekin  esku robotiko bat, eta kontrolatu haren mugimendu zehatzak. 9 -11 urte. 10:30 – 11:30
Jolasa eragiketa / Juego Operación.  Micro:bit plaka elektronikoa erabiliz, jolas klasikoa diseinatu eta programatu hau da, alarma pizten duen kontaktua ukitu gabe  organo desberdinak hartzean datzan jolasa. 6-8 urte. 12:00-13:00.
Deskubritu kimika, roboten eskutik / Descubre la química con robots. Ikas ezazu LEGO EV3 robotak programatzen, taula periodikoko elementu batzuk eta horien ezaugarriak deskubritu eta ezagutzeko. 9-11 urte. 12:00-13:00
Zientzialariak ilustratzen 1 / Ilustrando científicas 1. Sortu zeuk hautatutako  zientzialariaren ilustrazio bat, bere ikerketa-eremua material artistiko desberdinekin birsortuz. 6-8 urte. 11: 00-12:00.
Zentzialariak ilustratzen 2 / Ilustrando científicas 2. Sortu zeuk hautatutako zientzialariaren ilustrazio bat, bere ikerketa-eremua material artistiko desberdinekin birsortuz. 9- 11 urte. 12:30-13:30.
Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, otsailaren 6tik aurrera: aurrez aurre edo telefonoz, zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (944789552/944789484), eta online, udalaren webgunean/Egoitza elektronikoan (BakQ baliatuz).

GAZTEEI ZUZENDUTAKO JARDUERAK
Gazteria Zerbitzuak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera  antolatu ditu. Ostegunean, hilak 9, 17:30ean, bideoforum bat egingo da Gravity filma ikusita. Otsailaren 10ean, ostirala, 17:30ean, gynkana bat egingo da Emakumeak Zientzian eta Mujeres en la Ciencia izenarekin. Jarduerak Barakaldoko eta Gurutzetako topalekuetan egingo dira, edukiera osatu arte.

SUBIR