Enpresak eta Merkataritza Berriak
Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Barakaldoko 50etik gora saltokik, euren erakus-leihoak modu berezian apainduz
Zientzia eta Teknologiaren arloetan emakumeek egindako lana ikusgaituko du Barakaldoko Udalak eta Elhuyarrek, ACE, ABK eta Sanbi Dendak elkarteekin batera, sustatutako Otsailak 11 Erakus-leihoak ekimenak Parte hartu duten 53 lokalek prestatu duten dekorazioaren bitartez omenduko dute aurtengo urterako aukeratutako euskal nahiz nazioarteko jatorriko 12 zientzilarietako bat Horrez gainera, hogei baino jarduera gehiago antolatu dituzte Kultura eta Gazteria arloek emakumeenk zientzian duten zeregina sustatzeko
InfoEnpresa 2022
Hona hemen 2022an argitaratutako buletin digitalen laburpena:
Barakaldok 1.200 kontsumo-bonu berri jarriko ditu zirkulazioan, larunbatera arte trukagarriak atxikitako edozein establezimendutan
Gaurtik aurrera bono.barakaldo.eus plataforman daude eskuragarri eta abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.
Bonu guztien erabilera errazteko, Udalak establezimendu bakoitzeko kontsumo muga kendu du; beraz, kupoa agortu duten lokaletan ere erabili ahal izango dira.
Barakaldok BK enpreSariak sarien IV. edizioa ospatuko du, erreferentziazko tokiko enpresen aintzatespenarekin
Basq Company, Tech Friendly, Phebus, Ingenor eta Dispronat konpainiak saritu dituzte aurten, beren lanagatik eta udalerriko enpresa-sarea garatzen egindako ekarpenagatik.
Edizio honetan 'Enpresa eta Emakumea' kategoria sartu da, beste emakume batzuei enpresa-munduko erreferenteak eskaintzeko eta ikustarasteko.
