Barne Politika

Gure herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini nahian, 2000. urtean bere kudeaketa hobetzeko egindako ahalegina aitortzea lortu zuen Inguraldek, Kalitateko ISO 9001En ziurtapenarekin.

Ordutik aurrera, gure kudeaketa hobetzeari ekiten diogu etengabe, eta horregatik ari gara lanean, Kalitatearen EFQM Europar Eredua erreferentziatzat hartuta.

2012an, ISO 14001 arauaren eta OHSAS 18001 estandarraren arabera egiaztatu genituen gure ingurumenari buruzko kudeaketa bai eta laneko segurtasun eta osasunari buruzkoa ere.

Aurrera goaz kudeaketa sistema guztiak integratzeko bidean, eta egunetik egunera hobetzen ditugu geure lan prozesu guztiak ez ezik herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak ere.

Gure barne politikan, oinarrizko printzipio etiko eta moraltzat dugu aukera berdintasuna, berdintasunezko gizarte bat - alegia, denek eskubide eta aukera berberak dituen gizarte bat – lortzeko.

Xedea, Ikuspegia eta Balioak

Erakundearen jarduketa bideratzen duten ondoko xedeak eta ikuspegiak ez ezik, balioek ere bereizi behar gaituzte gure ustez Inguraldeko langileok:

Xedea

Barakaldoko toki-garapenaren eremuan diharduen zerbitzuetako udal enpresa bat gara.

Lan egoera hobetu nahi duten lagunei, kudeaketa hobetu nahi duten enpresei eta enpresa-ekimena martxan jarri nahi duten ekintzaileei informazio, sentsibilizazio, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak ematea da gure zeregina.

Halaber, gure ahaleginak herritar guztiak, oro har, eta estrategikoak diren sektore ekonomikoak, bereziki, dinamizatzea eta sentsibilizatzea du xede. Hori guztia kudeaketa eraginkorrean eta enpresa kulturan dago oinarrituta, non guztiok eragile garrantzitsu garen.

Ikuspegia

Inguraldek trakzio-elkarteetako bat izan nahi du Barakaldoko aurrerapen sozial eta ekonomikoan, baita herritarrek hala ezagut dezaten ere.

Barakaldoko enpresa-ehuna eta kalitatezko enplegua sortzeko eta garatzeko laguntza eman nahi du, udalerriko errealitate sozioekonomikoari erantzungo dioten lan ildo berritzaileak ezarriz, eta finantzaketa-iturri berriak aztertuz.

Enpresen eta horien zerbitzuak erabiltzen dituztenen gogobetetze osoa lortu nahi du.

Barakaldo hiri aurreratutzat jotzeko moduko lan-esparru berriak aztertzea.

Balioak

  1. Gure jendearekiko konpromisoa. Gure proiektuaren oinarria gizataldea da, beharrizanak eta interesak kontuan hartzeko borondate garbia duena, antolakuntzaren estrategiaren eta politiken lerrokatze egokian.
  2. Gure bezeroentzako hurbileko eta lehentasunezko zerbitzua: Jarduera zintzoa, Lege oharraa eta garbia abiapuntutzat hartuta, zerbitzu pertsonalizatuak eta egokituak eskaintzen saiatzen gara, bai eta etengabeko lankidetza ematen ere.
  3. Ekarpen eraginkorra komunitateko toki eta ekonomia garapenari begira: Toki, autonomi, estatu eta nazioarte mailako proiektu dimentsioaniztunetan dugun esperientzia, baita lortutako aliantza sarea ere aprobetxatuko dugu, ikuspegi orokorrez eta etorkizunera begira, gure komunitaterako proiektu interesgarriak gauzatu ahal izateko.
  4. Produktuen eta zerbitzuen hobekuntza eta berrikuntza etengabea: Gauzak egiteko modua zalantzan jartzeko eta birsortzeko gaitasunean dagoelakoan gaude gure lanaren benetako balioa. Etengabeko eta kalitatezko bilakaera duten prozesuen kudeaketatik abiatuz, zerbitzuak emateko modu berriak bilatu eta garatu nahi ditugu, baita gure bezeroei lagundu ere berrikuntza-prozesuan.
  5. Talde izaera: Gure jarduera burutzeko ditugun helburuak, lankidetza eta laguntzaileekiko elkartasuna bateratuz, ziur gaude lorpenak handituko dituguna.
SUBIR