Nahasketak saihestu: ikastaroaren ofizialtasuna egiaztatuz

Laster helduko den garai akademiko berriaren aurrean, pertsona asko ikastaro edo akademia pribatuetan matrikulatzeko aukera aztertzen ari dira. Hala ere, zentro guztiek ez dituzte titulu ofizialak ematen. Kasu askotan, ikasleak prestatzea da haien eginkizuna, tituluak kanpoko azterketak gainditu ondoren lor ditzaten.

Horrek ez du esan nahi engainurik dagoenik. Funtsezkoa da matrikula egin aurretik kontratua arretaz aztertzea; izan ere, irakaskuntzaren izaera ez-ofizialari buruzko informazioa idatziz jaso behar da, gaizki-ulertuak saihesteko.

Izena eman aurretik, berrikusi nork igortzen duen titulua, bere ofizialtasuna eta matrikulak benetan zer dakarren. Saihestu ezustekoak ikasturtea hasitakoan.

 

Iturria: Kontsumobide aldizkaria 56.zk

SUBIR