Itzul dezaket erositakoa?

Egoeraren arabera. Erosketa denda fisiko batean egiten bada, saltokia ez dago behartuta itzulketak onartzera, salbu eta berariaz adierazten ez badu edo produktua akastuna bada. Hori bai, dendak urte osoan zehar aldaketak edo itzulketak egiteko aukera ematen badu, merkealdian ere egin beharko du, ikusteko moduan kontrakoa zehaztu ezean. 

Aldiz, Internet bidez erosten baduzu, legeak atzera egiteko eskubidearekin babesten zaitu: 14 egun natural dituzu produktua azalpenik eman gabe itzultzeko.

Itzultzeko zalantza baduzu, ez erosi: bidalketa eta itzulketa bakoitzak planeta kutsatzen duten garraioa eta enbalajea sortzen ditu. 

 

Iturria: Kontsumobide aldizkaria 55.zk

SUBIR