Bedda Zentroak ixtea
Kontsumo Bulegotik jakinarazi nahi dizuegu irailaren 15ean Donostiako Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiak borondatezko konkurtsoan deklaratu zituela Bedda zentroen arduradun ziren Mendichena SL eta Iniciativas Bodochena SL enpresak.
2025eko irailaren 30a
Horrek esan nahi du enpresek likidazio-prozesuari ekin diotela eta jada ez daudela jardunean. Bedda zentroren baten zerbitzuak kontratatu badituzu eta erabaki horren eragina jasan baduzu, zure egoeraren berri eman diezaiokezu konkurtso-administratzaileari, berak kudeatuko baitu prozesua.
Konkurtso-administratzailearen datuak:
Miguel Ángel Iglesias Altolaguirre jauna
Helbidea:
Garibai Kalea 21, 1, 20004 Donostia/San Sebastián
E-maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Zure kredituaren berri emateko epea:
2025eko urriaren 15ean amaituko da zure kasua egiaztatzen duen dokumentazioa bidaltzeko epea (fakturak, kontratuak, erreklamazioak, etab.).
