Ba al dakizu jaten duzun hori nondik datorren?
Elikagaiek derrigorrez etiketa izan behar dute. Etiketan honako datu hauek adierazi behar dira, besteak beste: jatorrizko herrialdea, produktuaren izena, prezioa eta enpresaren izena eta helbidea.
Ez nahastu enpresaren helbide fisikoa eta elikagaiaren jatorria, desberdinak izan baitaitezke. Jatorrizko herrialdea da produktua nondik datorren, eta gero beste herrialde batean prozesatu bada, hori ere adierazi beharko da. Adibidez, Perutik datozen zainzuriak, baina Euskadin ontziratuak.
Iturria: Kontsumobide aldizkaria. 50 zk.
