Inauteri seguruez gozatzeko aholkuak

Laster hemen izango ditugu berriro ere kalejirak eta desfileak, kolorez, musikaz eta irudimenez beteta. Zure mozorroak segurua izan behar du batez ere, dela imajinatu duzun originalena izan, dela egiteko errazena izan, buruhausterik ez izateko. Horixe da mozorro perfektua izateko giltza. Honako aholku hauei jarraitu besterik ez duzu egin behar:

Barakaldon, 2023ko otsailaren 10ean

Etiketei, konposizioari eta kontserbazioari dagokienez, ehungintzako produktuetarako ezarritako baldintzak bete behar dituzte helduen mozorroek. Enpresa fabrikatzailearen edo arduradunaren izena, helbidea eta izen soziala adierazi behar dituzte, besteak beste. Egiaztatu, halaber, erabilera-jarraibideak badituela (gutxienez gaztelaniaz agertu behar dute); irakurri haiek arretaz, segurtasun-ohartarazpenak batez ere.

Maskarak eta karetak.

  • Arnasa normaltasunez hartzeko adina zulo izan behar dituzte.
  • Erreparatu ondo materialari, egiaztatu osagaiak eta berrikusi etiketa. Kontaktu handia izango du azalarekin, beraz, zenbat eta azal gutxiago estali, orduan eta hobeto.
  • Kontuz ibili aurpegira lotzeko erabiltzen diren lokarriekin.

Pinturak eta makillajea.

  • Produktu kosmetikoak dira. Erreparatu osagaiei, iraungitze-datari eta zer alergia eragin ditzaketen.
  • Ziurtatu erraz garbitzen direla.

Ondo pentsatu non erosi behar dituzun mozorroak edo mozorroak egiteko zer material erabili behar duzun. Segurtasun-berme guztiak izan behar dituzte; beraz, aukeratu beti hurbileko eta konfiantzazko saltokiak.

Internet bidez erosten baduzu, erosi webgune seguruetan eta gogoratu 14 egun dituzula produktua itzultzeko inolako zigorrik gabe eta inolako azalpenik eman gabe (non eta neurrira egindako mozorroak ez diren, kasu horretan ondo erreparatu baldintzei).

Eta, azkenik, gorde faktura edo erosketa-tiketa, hori beharko baituzu itzuli nahi baduzu edo erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu.

Iturri: Kontsumobide

SUBIR