Inguraldek bere zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du Barakaldoko kontsumitzaileen beharrei erantzuteko, osasun larrialdi egoera honetara egokituz.

Egungo osasun larrialdi egoeran, uneoro aldatzen diren galdera ugari daude eta etengabeko zalantzak sortzen dituztenak. Kontsumoarekin lotutakoak dira horietako batzuk. 

Hipotekak ordaintzeko luzapenak, kontratuak zigorrik gabe amaitzeko eskubidea, kontratuak gimnasioekin, akademiak, bidaiak bertan behera uztea, harremanik gabeko ordainketen muga berriak, hileta zerbitzuen prezioak arautzea,... orain aurkezten zaizkigun eguneroko egoerak eta hauen erregulazioa funtzionamendu normalari dagokionez aldaketak jazo ditzaketena.

Hori ikusita eta alarma egoera deklaratu arren, Inguraldek bere zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du Barakaldoko kontsumitzaileen beharrei erantzuteko, osasun larrialdi egoera honetara egokituz. 

Horrez gain, Inguraldek, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegotik (KIUB), bere webgunean espazio bat zabaldu du kontsumitzaileei eragiten dieten COVID-19rekin erlazionatutako gaiei buruzko informazio baliagarriarekin.   

Une hauetan, kontsumitzaileen eskubideei buruzko 11 albisteekin eta COVID-19aren aurreko osasun eta prebentzio neurriei buruzko 15 albisteekin eguneratuta dago. 

Eguneratzen jarraituko den informazio hau ondorengo estekan dago eskuragai: www.inguralde.eus   

KUIBak ez du kontsumitzaileen zerbitzua gelditu, momentuz telefonoz eta posta elektronikoz egiten du eta telelaguntzako sistema bat sartu du. Modu honetan, martxoaren 18tik apirilaren 3ra, 149 kasuekin lan egin ahal izan da, horietako 94 kontsulta, 51 erreklamazio eta 4 kontsumoko arbitraje izanda. 

Kontsumoarekin zerikusia duen edozein zalantza, kexa edo galdera, KUIB zerbitzuan erantzun ahal izango da, kanal hauen bidez:

Hitzordua telefonoz eskatuz 944789200, kasu honetan Barakaldoko KIUBeko langile teknikoak telefonoz jarriko dira harremanetan zure zalantzak argitzeko. 
Nahiago baduzu, online egin dezakezu zure kontsulta:  Egin klik hemen   

 

SUBIR