Martxoak 15 Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna

KONTSUMO ARDURATSU ETA JASANGARRI BATENGATIK

Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Barakaldok Kontsumo Arduratsu eta Jasangarriarekiko konpromisua erakusten du, hiri arduratsu eta hobeagoa sortzen duten ekintzen alde eginez, eta jendea protagonista izatera eta etorkizuneko belaunaldiei Kontsumo Arduratsua transmititzera animatuz.

Gogoratu nahi dugu, bai gure kontsumo eremuan bai gure negozioaren buruan, kritika izan behar dugula praktika txarrekin eta eredu izan gure eguneroko ekintzekin, gure kontsumo ohiturak planetaren eta gure beharren arabera egokituz, ingurumena eta berdintasun soziala mesedetzen duten aukeren alde eginez.

Inguraldek, Kontsumo Bulegoaren bitartez, herritarrak animatzen ditu kontsumo arduratsua gauzatzera laguntzen gaituzten ekintza sinpleak egitera:

  • Behar errealen arabera erosi, edozein motako influentziak alde batera utziz.
  • Tokiko saltokietan erosi, gertutasunekoak. 
  • Tokiko eta sasoiko produktua sustatu, gure inguruko kalitate, jasangarritasun, eta sustapen ekonomikoko alternatiba gisa.
  • Murriztu, berrerabili eta birziklatu.
  •  Ingurumena eta giza eskubideak babesten dituzten enpresa, produktu eta zerbitzuak aukeratu. Erositakoaren kalitateaz ziurtatu.
  • Modu jasangarrian higitu, garraio publikoan, bizikletaz, oinez,...

Barakaldo, bertako herritarrak eta enpresak gero eta jasangarri eta arduratsuagoak. 

Inguralde, Kontsumo Bulegoaren bitartez, aspalditik Kontsumo Arduratsu eta jasangarriaren alde egiten ari da, hiri hobea eta lagunkoiagoa lortzeko helburua duen ekintza-lerro baten bidez.

  • 2019 urtearen amaieran eta 2020 urtearen hasieran, Gabonetako Kontsumo Arduratsuaren aldeko mezuak bidali ziren, eta Elikagaien Xahuketaren aurkako Kanpainarekin lankidetzan aritu ziren:

Gabonetan Kontsumo Arduratsuaren inguruko kanpaina

Elikagaien Xahuketaren aurkako kanpaina

  • Euskadi Lagunkoia kanpainarekin elkarlanean daude ere. Honen helburua gertuko merkataritzari balioa ematea eta ikusgarri egitea da, izan ere, merkataritza honek pertsona guztien eta, batez ere, adinekoen bizi-kalitatea eta autonomia gordetzeko orduan garrantzia handia du.

Merkataritza Lagunkoiaren inguruko kanpaina

  • Eta etorkizuneko belaunaldien artean praktika onak zabaltzeko eta hauei Kontsumo Arduratsua helarazteko helburuarekin, Kontsumobidek eta Inguraldek, bere Kontsumo Bulegoaren bitartez, honako prestakuntzak eskaintzen dituzte:

Lehen Hezkuntza:

Kontsumo Jasangarri buruzko tailerra

https://www.kontsumobide.euskadi.eus/orri-generikoa/-/lehen-hezkuntzarako-tailerrak-ikastetxeetan/

Kontsumo jasangarrirako gida:

Kontsumo jasangarri buruzko informazio gida

DBHko lehen zikloa:

Kontsumo Jasangarri buruzko tailerra

DBHko bigarren zikloa eta Batxilergoa: Tailer hauek Kontsumo Eskola - Barakaldo programaren barruan sartzen dira. Aurten udalerriko ikastetxe hauek hartuko dute parte Konstumo Arduratsuko tailerrean:  Nicolás Larburu eta El Regato.

14 urtetik gorako perstonak: 14 urtetik gorako taldeei zuzendutako jasangarritasunari buruzko tailerrak. Kontsumobidek hiru hiriburuetan dituen prestakuntza zentroetan ematen dira:

Jasangarritasunari buruzko tailerrak

Adinekoak: Mendekotasuna ez duten adinekoentzako berariazko tailerrak.

Adinentzako Kontsumoko prestakuntza programa

  • Halaber, Kontsumo Arbitrajea gatazkak auzibidez ez konpontzeko sistema alternatibo gisa nabarmendu nahi dugu. Barakaldoko Kontsumo Bulegotik bide hau sustatzen da, atxikimendu kanpainen bidez, udalerriko enpresak eta saltokiak kalitatezko elementu hau bere produktu eta zerbitzuetan txertatzera animatuz.

SARITUTAKO ENPRESAK

Barakaldoko enpresen lan arduratsua onartu da dagoeneko .

Bizi Slow: Kontsumo arduratsuaren aldeko enpresa-praktika onen saria. Denda kontzeptu berria da, eta bere leloa "zaindu zeure burua eta zure ingurunea". Solteko garbiketa produktu biodegradarriak saltzen ditu, besteak beste. Elkarte desberdinekin burutzen duen lankidetza nabarmendu behar da, hitzaldi informatzaileak emanez eta ohitura jasangarriak izatera ikasi nahi duten elkarte eta taldeen harreraren bidez.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sariak

BiziSlow eta BiziGranel - Eko auzotik mundura

Sainz e Hijos Logistika: Jasangarritasunaren kategorian sarituta, beraien jarduera Barakaldon garatzen dutenen proiektu hoberenak eta praktika onak publikoki aitortzeko sarietan. Kasu honetan, Sain e Hijos Logistika enpresa estatuko pellet banatzaile handiena izateagatik nabarmentzen da. Energia ekologikoak sustatu.

BKenpreSariaK Galardonen II Edizioan saritutako enpresak

Eta hau, hiri jasangarri eta hobetua lortzeko asmoz erabaki arduratsu eta hausnartuak hartzen dituzten pertsonak eta enpresak ahaztu gabe, murriztu, birziklatu eta berrerabiltzen dutenek, azken finean, kontsumo arduratsu eta jasangarria eginez.

 

 

SUBIR