Barakaldoko KIUBak Gabonetako erosketa seguru eta arduratsuak egiteko zenbait gomendio bultzatu ditu

Gainera, Inguraldeko kontsumitzaileen arreta zerbitzua Elika Fundazioaren koordinaziopean gaur Euskadin hasiko den  elikagaien xahuketaren aurkako asteari batzen da.

Barakaldo, 2019ko abenduaren 9a

Gabonetako kanpaina irteteko pistola-tiroa ematear dago. Horregatik, Barakaldoko Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegotik (KIUB) garai honetan kontsumo seguru eta arduratsua egin ahal izateko zenbait gomendio bultzatu dira. Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Estrategia eta Hiri-garapen (Smart) zinegotziak, David Sollak, aurreratu duenaren arabera, KIUB zerbitzua erabiltzen dutenen artean kontuan hartzeko gomendio nagusiak batzen dituen aldizkari digitala banatuko da Gabonen iritsiera dela eta. Herritarrak orokorki Inguralderen, KIUBren kudeaketaz arduratzen den udal-erakundearen, webgunearen bitartez sartu ahal izango dira.

 

Gomendio hauen bidez auzokoei gogorarazi nahi zaie “erosketak programatzeko eta aurrekontuei moldatzeko eta gehiegizko gastuak saihesteko komenigarritasuna. Hoberena etxeko saltokietan erostea da, beti berme nagusiagoak eskaintzen dituena” , adierazi du David Sollak. 

 

Gomendioen artean, fakturak, tiket, edo erosketa kontratuak gordetzea aurkitzen da, bermea betetzeko nahitaezkoak baitira, eta bestalde adierazgarriak dira erreklamazioren bat eginez gero.

 

Jostailuen segurtasunean arreta jartzea garrantzitsua da ere, hori dela eta, Barakaldoko bulegoak gailu hauek adinaren arabera oparitzea gomendatzen du, etiketei arreta berezia presatu, enpresa fabrikatzaile edo banatzailearen datuak agertzen direla egiaztatu erreklamazioren bat egitea beharrezkoa izango balitz, eta ‘CE’ markaketa agertzen dela begiratu.

Barakaldoko KIUBak gogorarazten du ere edozein motako produktu eta zerbitzuen eskaeraren igoera nabaria gertatzen dela gabonetako denboraldian, ez oparietan soilik, baizik eta ospakizun eta bidaietan ere, beraz, komenigarria da herritarrak zuhurragoak izan daitezen erosketak egiteko orduan, modu konpultsiboan erosi beharrean.

 

Halaber, interneten erosketak egiteko orduan orrialde seguruetara jotzeko gomendioa azpimarratzen da, nabigatzailean giltza edo giltzarrapo itxi baten ikurra agertu dadin arreta prestatuz. 

 

Azkenik, David Sollak gogorarazi du “arazoren bat izanez gero KIUBra etorri daitezkeela, non teknikariok lagunduko diegun”. 

 

ELIKAGAIEN XAHUKETAREN AURKAKO SISTEMA

Gainera, Barakaldoko Udalaren garapen agentzia Euskadiren elikagaien xahuketaren aurkako asteari batu da, gaurko egunetik abenduaren 15era ospatzen dena, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria Sailburuordetzaren menpeko Elika Fundazioaren koordinaziopean. Kanpaina honek gogorarazten du ekoiztutako elikagaien herena zabortegian bukatzen dela, dagokion ekoizkin, diru, eta ura eta energia bezalako baliabideen xahuketarekin.  Egoera hau geldiarazteko, Elikak elikagaien xahuketaren aurkako 12 jokabide erraz proposatu die herritarrei.  Asteko menua antolatzea, erosketak noiz egin aukeratu, gertutasun eta sasoiko produktuak hautatu, elikagaiak modu egokian gorde, beharrezko janari kopurua prestatu, eta beharrezkoa dena soilik erostea dira gomendio batzuk.

Inguraldek gomendio hauekin eta herritarren artean kanpainak zabalkunde handiagoa izan dezan informazioarekin atal bat antolatu du bere webgunean. Halaber, astean zehar hainbat mezu desberdin bidaliko dira haien sare sozialen bitartez eta web berrien atalean toki bat eman zaio. 

SUBIR