Kontsumobidek Black Friday-an erosketa segurua eta arduratsua nola egin gogorarazten digu

Historia alde batera utzita, ziur nago ados egongo garela Black Friday kontsumismoari eskainitako oda bat dela eta kontsumo konpultsiboa bultzatzeko teknika. Hala ere, aprobetxatu dezakezu, nola egin jakinez gero. Hor doaz aholku pare bat.

Zerbait behar baduzu, bilatu orain, egun hori iritsi baino lehen.

Begiratu lehenik zure auzoan, agian denda batzuek behar duzuna dute. Merkeena dirudiena ez da beti merkeena.

Konparatu modeloak, markak, prestazioak, prezioak eta gainerakoak, eta erabaki zein den zure beharretara gehien hurbiltzen dena.

Establezimendu jakin batean artikulu zehatz bat erostea erabaki baduzu, egiaztatu egun batzuk lehenago zein den bere prezioa,; horrela, Black Friday egunean, benetako aurrezkia frogatu ahal izango duzu, "egonez gero".

Erosi ondoren bestelako zerbitzuak behar dituzten (mantentze-lanak, laguntza teknikoa…) zerbitzuak edo produktuak badira, , ondo informatu zaitez. Beste bezero batzuen erreferentziak bilatu.

Internet bidez erosi behar baduzu, aukeratu webgune seguruak, ordainketa-pasabide seguruekin, entregatzeko epeek eta produktuaren ezaugarriek zalantzarik sortzen ez dizuten webguneetan.

Black Friday-ra joatea erabaki duzu. Ondo egiten baduzu, etekina atera ahal izango diozu, baina ez ahaztu.

Establezimenduek ezin dutela itzulketa politika aldatu Black Friday eguna dela eta. Ez daude behartuta itzulketak onartzera, baina egun arrunt batean onartzen badituzte, baita egun horretan ere.

Normalean txartelarekin ordaintzea onartzen badute Black Friday egunean ere egin beharko dute.

Egun horretan salgai jarriko diren produktuek egoera ezin hobean egon beharko dute, ezin dira hondatuta edo matxuratuta egon. Eta, beharrezkoa izanez gero, ordezko piezak eta laguntza-zerbitzua daudela ziurtatu behar dute.

Black Friday-k ez du eraginik izango bermean, eta gutxienez 2 urtekoa izango da beti.

Erosketa on line eginez gero, gogoratu atzera egiteko eskubidea dagoela: jaso duzunetik 14 egun dituzu iritzia aldatu eta produktua atzera botatzeko. Baina, kontuz, ondo begiratu itzultzeko baldintzak, bidalketa-gastuak zure kontura joan daitezke. Produktuak nolabaiteko pertsonalizazioa badu, jada ez dago atzera egiteko eskubiderik.

Kontrakoa hitzartu ez baduzue, enpresak gehienez 30 egun izango ditu produktua zuri emateko.

Zure ekarpentxoa egin, hartu denbora, informa zaitez eta kontsumo arduratsua sustatuko duzu

 

 

SUBIR