Zein da elektrizitatea merkaturatzen eta banatzen duten enpresen arteko desberdintasuna?
Izenburua irakurtzean, argi ez baduzu elektrizitate horniduraren kontratua zein enpresarekin sinatu duzun, ondoren azaltzen den informazioa interesatuko zaizu.
Sarritan nahastu egiten dira enpresa mota bi horiek, baina jakin ezazu erabat desberdinak direla:
Enpresa banatzaileak kable sareaz, horniduraren altaz, kontagailuak kudeatzeaz eta gertakariez arduratzen dira, baina ez dute hornidura zuzenean saltzen.
Enpresa merkaturatzaileek ordea, garraiatzeko edo banatzeko sareetan sartu, eta kontsumitzaileei saltzeko energia erosten dute. Beraz, mota horretako enpresekin sinatzen dugu kontratua.
Mota bitako enpresa merkaturatzaileak daude:
- Merkatu librekoak: ofizialki finkatu gabeko prezioan saltzen dute energia.
- Erreferentziakoak: Administrazioak araututako baldintzetan eman behar dute elektrizitate hornidura.
Elektrizitatea kontratatzeko egun dauden modalitate guztiak ezagutu nahi badituzu, informazio hau kontsulta dezakezu.