Kontsumobidek itsasontzi-jokoa jarri du errazago egiteko online erreklamazioak

Kontsumo-arloko erreklamazioak Internet bidez tramitatzeko baldintzak erraztu nahi dizkie Kontsumobidek kontsumitzaile eta erabiltzaileei.  Horretarako, itsasontzi-jokoa jarri du webean, sinadura elektronikoaren sistema bat, identifikatu eta eskaerak online sinatzeko bide ematen duena.

Hori guztia gailuetan programarik instalatu gabe eta txartel-irakurgailurik erabili gabe egin dezakezu.

Itsasontzi-jokoak 16 letra ditu eta bakoitzak 0tik 9ra arteko zenbaki bat dauka loturik.  Identifikatzeko edo sinatzeko, erreferentzia-zenbaki bat, pasahitza eta 3 letrei lotutako zenbakiak eskatuko dizkizu pantailak.

Itsasontzi-jokoa daukatenek dagoeneko Internet bidez aurkez ditzakete erreklamazioak. Ez dutenek berriz, Kontsumobidek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen Lurralde Zerbitzuetara jo dezakete eskatzeko.

Itsasontzi-jokoaren bitartez, Internet bidezko tramite hauek egin ditzakezu:

  • Kontsumobidera erreklamazio bat bidali
  • Zure osasun-karpeta kontsultatu
  • Kontziliazio-laguntzak eskatu eta berritu
  • Zure datuak eguneratu Etxebiden, eta askoz gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen

SUBIR