Ez ditzatela merkealdiak zure eskubideak urratu. Ikas ezazu erosten!
Kontsumitzaile zaren aldetik, argi izan behar duzu prezioak jaisten badira ere, zure eskubideak lehengo berberak izaten jarraitzen dutela. Eskubide urraketarik gerta ez dadin, hara zer hartu behar duzun kontuan horrelako kanpainetan:
- Produktu bakoitzean, argi eta garbi agertu behar du aurreko prezioa eta merkealdikoa.
- Ezin dituzte saldu hondatutako produktuak merkatutako produktuak balira bezala.
- Produktu guztiak egon behar izan dute salgai, merkealdia hasi aurreko hilabetean, gutxienez.
- Urtean saltzen diren produktu guztien kalitate eta etiketa arau berberak bete behar dituzte merkatutako produktuek ere.
Oinarrizko gomendioak
- Aurrekoaz gainera, on da zenbat diru gastatuko dugun kalkulatzea, eta horrela ez dugu erosketa konpultsiborik egingo.
- Eskatu, eta gorde beti erosketako faktura bai eta publizitate orri nahiz liburuxkak, erreklamazioren bat egin behar izatekotan, beharko ditugu eta.
- Azkenik, salmentak sustatzeko edozein kanpainatan, ordainketa modu eta itzultzeko politikei buruzko beren-beregiko argibideak ezagutzea komeni da.
