Online Kontsumoen Auziak Ebazteko Plataforma abiarazi du Europako Kontsumo Zentroak
Hizkuntza anitzeko webgune elkarreragile modura diseinatu dute plataforma, eta, gaurtik aurrera, hura izango da kontsumitzaile eta enpresak sartzeko leku bakarra, eta doan eskainiko da zerbitzua. Online emandako zerbitzuetatik edo salerosketa kontratuetatik datozen auziak epaiz kanpo ebaztea du helburu.
Europako Kontsumo Zentroa izendatu dute Estatu Espainiarrean plataformarako kontaktu-gune, laguntza eta sostengua emateko hala eskatu dutenei, plataforma honen bitartez erreklamazioak aurkezterakoan.
Plataformara erraz sartzeko esteka bat jarri behar du zerbitzuak nahiz produktuak modu elektronikoan eskaintzen dituen enpresa eta saltoki orok bere web orrian. Posta elektronikoz eginez gero eskaintza, hantxe jarri beharko dute esteka.
Hala ere, Plataforma arautzen duen zuzentarau europarra ez dago oraindik arautegi juridiko espainiarrean sartuta, eta hori gertatu artean, hainbat erakunde publiko izendatu ditu AECOSANek ebazteko erakunde gisa jardun daitezen.
- Kontsumoko Arbitraje Batzordeak
- Auzietako Ordezko Ebazpenetarako Erakundeak
Online Kontsumoen Auziak Ebazteko Plataformak bide ematen die erreklamazioak aurkezteko hala kontsumitzaileei nola merkatariei, eta horretarako, formulario elektroniko bat beteko dute. Batasun Europarreko hizkuntza ofizial guztietan agertzen da formularioa . Horrezaz gainera, bidezko diren agiriak erants dakizkioke erreklamazioari.
Hemen aurkituko duzu kontsumo arloko auziak online ebazteari buruzko informazioa guztia .