% 19 hazi da sinatutako hipoteka-maileguen kopurua 2015ean, aurreko urtearen aldean

2015ean burutu diren 244.827 hipotekekin sendotu egin da bigarren urtez segidan sektorearen goranzko joera.

Hipoteka mailegua

Azken urteotan, hainbat faktorek – hala nola, krisia ekonomikoa eta lan krisia, finantza praxi okerrak eta hipoteka-mailegu aukeraketa okerrak - eragin dituzten ondorioen lekuko izan da gizartea.

Hori horrela, orain, iraganeko akatsetatik ikasi behar dugu, eta, hipoteka sinatu aurretik, zenbait faktore kontuan hartu.

Hipoteka mailegua aukeratu aurretik eman beharreko pausuak

Hipoteka aukeratu aurretik, kontuan hartu, mailegu mota honetan finantza erakundeak norberaren bermeaz gainera beste berme bat duela: etxebizitza bera, alegia. Banku erakundearen alde hipotekatzen da jabetza.  

Ordaintzeko konpromisoak betetzen ez baditu bezeroak, itzultzeko dagoen kopurua, ordaindu gabeko interesak eta berandutza interesak ez ezik ez ordaintzeak eragindako gastuak ere berreskuratze aldera, etxebizitzaren gaineko hipoteka betearaztea (enkantea) eska dezake erakundeak.  

Horra ez iristeko, ondo jakin behar da zer urrats egin behar diren hipoteka-mailegua sinatu aurretik.

  1. Eskaintza desberdinei buruzko informazioa jaso eta elkarren artean alderatu.  Har ezazu kontuan Urteko Tasa Baliokidea (UTB/TAE): dirua mailegatzeagatik erakundeek kobratzen duten prezioa (interesa, komisioak eta bestelako gastuak) alegia.
  2. Doan eman behar dizute erakundeek Aurrekontratuari buruzko Informazio Fitxa, hor agertzen baitira maileguaren baldintza finantzarioak.  Orientabide modura ematen denez informazioa, erakundea ez dago mailegua ematera behartua.
  3. Erakundea aukeratu, eta hark eskatutako informazio finantzarioa emandakoan, Informazio Pertsonalizatuko Fitxa eman behar dizu erakundeak, doan eta aurrekonpromisorik gabe.  Informazio hori espezifikoagoa da, eta edonolako kontratu bat sinatu aurretik eskuratu behar da.  
  4. Notarioarengana joan aurretik, Eskaintza Loteslea eskatzea komeni da eskritura publikoan agertuko diren zehaztapenekin bat datorren egiaztatze aldera, han agertuko baitira guztiak xehaturik.  Salbuespenak salbuespen, 14 eguneko indarra du eskaintzak..

Horri buruzko argibide gehiago behar izanez gero, Espainiako Bankuaren  Hipoteka mailegua eskuratzeko gida kontsulta dezakezu.

SUBIR