Bost milioi kontsumitzaileri eragiten die elektrizitate faktura berriak

Iragan urriaren 1ean hasi zitzaien aplikatzen elektrizitate tarifatze berria, kontagailu adimendun berria izanik, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa aukeratu duten kontsumitzaileei.

Elektrizitate faktura berriak

Lurraldearen arabera egiten dute aitzina lanek. Hala ere, 2018rako kontagailu adimendun guztiek egon beharko dute eraginkor.

Handizkako merkatuan elektrizitatea zein preziotan kotizatzen den huraxe aplikatzean datza neurketa sistema berria, kontsumoaren ordua kontuan hartuta.  Zein du kontsumitzaileak abantaila? Elektrizitatea merkeen den orduetan zenbait kontsumo eginez gero, faktura murritzagoa izateko aukera.  

Horretarako, egunero argitaratzen dituzte ordukako prezioak bai elektrizitate sareak bai konpainiek.  

Aldaketa nagusiak

Honakoak dira fakturazio sistema honen ezaugarri nagusiak:

- Merkatuaren balioaren arabera aldatzen da energiaren prezioa, eta ez du zertan hurrengo egunean berbera izan.  

- Zenbatzaile berriek soilik egin dezakete neurketa hori; beraz, instalatu arte, batez besteko kontsumo profilen arabera ordainduko da.  

- Urtean ordainketa finko bat egiteko aukera eskaintzen da.

- Fakturaren zati finkoa - kontratatutako potentzia, alegia - hazi egiten da.

- Zati aldakorra, berriz, txikitu.  

Nola ulertu faktura?

Argi izan behar dituzu zein diren ordaintzen dituzun bost kontzeptuak, horien batura baita ordaindu beharreko guztizkoa:

  1. Potentzia-terminoa: kontratatutako potentzia une oro izateagatik Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarritako prezio finko bat da.
  2. Energia-terminoa: sarbide-sariak (finkoa) eta energia ekoizpenak (aldakorra) osatzen dute.
  3. Zerga berezia: Legeak zehazten du. % 5,1127 da, 2015/01/01etik .
  4. Neurtzeko ekipoa alokatzea: kontagailuari dagokion hileko prezioa da, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezartzen du.
  5. BEZ: aurreko kontzeptuen baturari ezartzen zaio. Gaur egun, %21ekoa da.

Zalantzarik baldin baduzu, honako faktura elkarreragilea begiratu dezakezu, hor agertzen baitira aurreko kontzeptu guztiak.

SUBIR