Enpresak eta Merkataritza Berriak
Ikas Barakaldo Akademia, adinik gabe ikastea
Ikas Academia, Barakaldoko informatikako eta eskola laguntzako zentroa, Inguralderen "Protagonistak" proiektuan aintzatetsia izan da, udalerriko enpresa berritzaileak nabarmentzen dituena.
Zabalik dago turismo eta ostalaritzako sektorean eta hari lotutako beste sektore batzuetan ekipamenduak berritzeko dirulaguntza-programa
Uztailean, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) turismo-sektoreari eta hari lotutako beste sektore batzuei zuzendutako dirulaguntza-programa bat jarri zuen abian, establezimenduak modernizatu eta beren energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko, ekipamenduak, argiztapen-instalazioak eta energia-kudeaketarako sistemak berrituz.
Arrontegi auzoko ostalaritzak barrak atera ahal izango ditu kalera jaietan
Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta irailaren 19tik 21era (biak barne) Arrontegi 2025 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.
Anfitrioiak. Prestakuntza eta Talentu Turistikoa programaren bigarren seihilekoa hasi da
Estatuko Turismo Idazkaritzak abian jarri du turismo-sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa honen XXVII. edizioa. Urteko bigarren seihilekoan zehar, 94 prestakuntza-ekintza antolatuko dira formatu birtualean, % 100ean diruz lagunduta egongo direnak. Parte-hartzaileek beren zerbitzuaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko ezagutza eta baliabide berriak eskuratu ahal izango dituzte, doan eta eroso.
