Enpresak eta Merkataritza Berriak

Udazken honetan, ACE Barakaldo elkarteak “Nueva temporada a tu encuentro” (Denboraldi berria zuregana dator) izeneko azoka jarriko du abian,  ikusgarritasuna emateko, jende gehiago erakartzeko eta hirian giro ona sortzeko. Oraingo honetan, urriaren 22, 23 eta 24an, saltokiek denboraldi berriko produktuak kalera atera ahal izango dituzte.

Badator ABK Barakaldo elkartearen Halloween kanpaina, lehen aldiz duela 8 urte martxan jarri zena, egun horietan bezeroak erakartzeko eta tokiko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzuen salmentak sustatzeko.

ACE Barakaldo eta Sanbi Dendak elkarteek, Inguralderen laguntzarekin, indarrak batu dituzte katalogo kolektibo bat aurkezteko. Helburua Barakaldoko merkataritzaren kalitatea, aniztasuna eta espezializazioa agerian jartzea, gabonetako erosketak inspiratzea eta urte osoan zehar jendea gidatzea da.

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat hasi du enpresa berriak Arbitrajeko Euskal Sistemara atxiki daitezen. Kontsumoko Euskal Institutuaren helburua da 450 enpresa berri arbitrajera atxikitzea lortzea

SUBIR