Enpresak eta Merkataritza Berriak
Barakaldok tokiko ostalaritza suspertzeko ekimenak abiarazi ditu
`Barakaldo gastronomikoa´ sustatzea da helburua, eta horretarako, sarera eramango da Inguralderen webgunean ostalaritzari buruz irekitako gune berri baten bidez; bertan, enpresa-mapa eta sektorerako geolokalizazio-tresna eta sare sozialak erabiltzeari buruzko prestakuntza-proposamenetan, non jan daitekeen adierazteko bi ibilbide agertzen dira
Barakaldok sormen-jardueren kanpaina bat abiarazi du Portu kalean, lokal hutsak dinamizatu eta herritarrak erakartzeko
Uztailaren 6an hasi, eta hiru egunez izango ditugu, artea, diseinua, merkataritza jarduera eta herritarren partaidetza nahasturik eskainiko dituzten zenbait jarduera. Hemendik eta abendura bitartean, programa hilean bi aldiz egingo da
Udala kale horretako bost lokal enblematikoen jabeekin adostasun batera iritsi da, eta hiriko sormen-sektoreari esker, alde hori suspertzen ahaleginduko da
Merkealdiak egiten dituzten merkatariek Eusko Jaurlaritzari adierazpena egin behar diote
Indarrean dagoen araudiaren arabera, beherapen luzera eta denboraldia erabakitzeko, merkatariek askatasun osoa daukate. Hala ere, datorren uztailaren 1ean abiaraziko da udako beherapenaldi epe tradizionala. Horregatik gogoratzen dizuegu, merkealdiak jarriko ditugula jakinarazi behar diogu Eusko Jaurlaritzari.
Merkatariek erraz egin dezakete Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean jartzeko adierazpena Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailako web orrian, modu telematikoz, lurralde ordezkakritzan aurkeztuz edo posta ziurtatuz.
Beherapeneko salmentarako jakinarazpena
