Enpresak eta Merkataritza Berriak
Barakaldok Portu kalea dinamizatzeko jarduerei ekingo die berriro, ostegun honetarik aurrera
Barakaldoko Udaleko garapen agentziak sustatutako `Artea eta sormena kalean´ programak proposamen hauek prestatu ditu asteburu honetarako: bigarren eskuko arroparen merkatu txikia, pintura, argazki eta zaharberritutako objektuen erakusketak, bai eta puntu egiteko eta kakorratz-lana egiteko topaketa bat ere
Barakaldoko hogei bat sortzailek beraien proiektuak aurkeztu dituzte Portu kalea dinamizatzeko programan
Hogei bat sortzailek eta jende ugarik hartu dute parte asteburuan `Artea eta sormena kalean' izeneko programan. Inguraldek, Barakaldoko garapen agentziak, Portu kaleko lokal hutsei balioa emateko sustatu du aipatu programa.
Bihar hasiera emango zaie Barakaldoko Portu kaleko lokal hutsak dinamizatzeko jarduerei
Ostegunetik larunbatera `Artea eta sormena kalean' izeneko programari esker, kale historikoa biziberritu egingo da, ekimenak xede du lokal hutsei balioa ematea hiriko sortzaileen sektorearen artean, bai eta, antzinako merkataritza-kale horretara jendea erakartzea ere
Euskararen alde mugitzen da Barakaldoko merkataritza
Hogei bat negoziok egin du bat ‘Mugi zaitez euskararen alde!’ kanpainarekin. Oraingoan, biniloak banatuko dituzte saltokietan, euskara darabiltela agertzeko
‘Hemen kartelak euskaraz’, ‘Zuk egin euskaraz, ni saiatuko naiz’ eta ‘Hemen euskaraz’ biniloek adieraziko dute zein euskara mailatan jardun daitezkeen bezeroak
