Enpresak eta Merkataritza Berriak

ACE Barakaldok marketin digitalari buruzko ikastaro bat diseinatu du, dendek Interneten duten presentzia hobetzeko eta, horrela, bezeroak erakarri eta salmentak sustatzeko. Prestakuntza praktikoa eta irisgarria izango da, eta tokiko establezimenduetara moldatuta egongo da. Onlineko zein aurrez aurreko tailerren bidez egingo da, modu hurbil eta pertsonalizatuan.

Versia, Yuït, Ideable, Biometriks eta Indelcaucho Laboral enpresak aukeratu dituzte Inguraldek eta Barakaldoko Udalak tokiko enpresa-ehunaren erreferente gisa, iaz egindako lanagatik eta udalerriko ekonomiari egindako ekarpenagatik.

"Berrikuntzaren aldeko apustua oso presente dago enpresa hauetan, eta hori beti ospatu eta aitortu behar dugu", adierazi du Amaia del Campo alkateak sarien aurkezpenean. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean bertan izango da.

ACE Barakaldo Elkarteak tokiko merkataritza dinamizatzeko ekimen hau martxan jarri du berriro, eta herritarrei %80rainoko deskontuak eskaintzen dizkie mota guztietako produktu eta zerbitzuetan.

Gaur, M8ko Emakumearen Nazioarteko Egunean, geldialdi bat egitera eta emakumeengan begirada jartzera gonbidatzen zaitugu. Barakaldoko bizitza komertzialean protagonista diren emakumeak, denda, taberna, tailer edo aretoetatik Barakaldo bizitzeko eta lan egiteko hiri bihurtzen laguntzen dutenak

SUBIR