Enpresak eta Merkataritza Berriak
Ojalá, modarako eta sormenerako espazioa
Ojalá, moda eta artisautzan espezializatutako Barakaldoko merkataritza ezaguna, azkenaldian Inguraldeko "Protagonistak" proiektuan nabarmendu da, Barakaldoko pertsona eta enpresa berritzaileak azpimarratzen dituena.
ABKren Kanpaina berria: Bizi ABK-Bizi Barakaldo Eguna
ABK Barakaldo Elkarteak Bizi ABK-Bizi Barakaldo Eguna aurkeztu du gaur. Ekitaldiak tokiko merkataritza-aniztasuna agerian jartzea eta saltokien, zerbitzuen eta herritarren arteko elkarrekintza sustatzea du helburu. Ospakizun dinamiko eta partizipatiboa izango da: hainbat ikuskizun, desfile eta jarduera eskaintzeaz gain, tokiko enpresen arteko lankidetzarako aukerak ere sortuko ditu.
Zure saltokiak leku nabarmena du Euskaraldian: parte hartu ENTITATE gisa!
Barakaldo, 2025eko maiatzaren 5a
2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko, gehiago hitz egiteko eta hizkuntza aukeratzeko orduan ditugun inertziak astintzeko, gizarte mugimendua.
Lutxana auzoko ostalaritzak barrak atera ahal izango ditu kalera jaietan
Barakaldo, 2025eko apirilaren 30a
Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta 2025eko maiatzaren 1etik 11ra bitartean (biak barne) Lutxana 2025 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.
