BarakaldoApp

BarakaldoApp da udaleko informazio interesgarri guztia biltzen duen aplikazio berria, eta bertan zerbitzu-enpresak, dendak eta ostalaritza-establezimenduak ikusgai egon daitezke bertako bezeria zabalaren aurrean.

Halaber, aplikazioaren bidez kalean dauden negozioen prebentziozko segurtasun lortu nahi da, Udaltzaingoarekin bi noranzkoko komunikazioa ahalbidetzen baitu. Horrela, udalerrian gertatzen ari diren alertak bidali zein jaso daitezke.

Une honetan, bertako 600 negozio baino gehiagok badakite zeintzuk diren BarakaldoApp edukitzearen onurak. Zuk ere haietariko bat izan nahi baduzu, jarri harremanetan Inguralderekin eta zure negozioaren alta egingo dugu.

Informazio gehiago: T. 94 478 93 95 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

BarakaldoApp - Descárgatela ya

Abantailak

  • Lortu ikusgaitasun handiagoa: zure negozioa harremanetarako datuekin, zure web gunerako eta sare sozialetarako sarbidearekin agertuko da.
  • Gerturatu zaitez bertako bezeria zabalera eta, horrela, oihartzun handiagoa izango duzu zure auzotik haratago.
  • Ezagut itzazu ordutegiak eta beharrezko agiriak, negoziorako izapide jakin batzuk egin behar dituzun bakoitzean zertan mugitu gabe.
  • Sendotu prebentziozko segurtasuna Udaltzaingoarekin harremanetan egonez eta udalerrian gertatzen ari diren alertak jasoz.
  • Jar zaitez bertako informazioarekin egunean, eta erakutsi zure negozioa Barakaldon gertatzen ari denaren gain dagoela.
  • Sustatu bertako kontsumoa, egin ezazu lan sarean aplikazioak ematen dizun informazioarekin; horrela, erosketa osatzeko aukera eta neurrira egindako irtenbideak emango diezu bezeroei.

* Nola deitzen da aplikazioa?

iOS eta Android eragile-sistemetarako aplikazioa BarakaldoApp deitzen da.

* Nondik deskarga dezaket aplikazioa?

IOS gailuetarako, Apple Store-tik; Android gailuetarako, Play Store-tik. Inolako kosturik gabe.

* Doakoa da aplikazioa?

Bai. Barakaldo App aplikazioa guztiz doan deskarga daiteke Apple Store-etik (IOS) edo Play Store-tik (Android).

Hori bai, zure gailuak Interneterako edo WiFirako sarbidea eduki behar du. 

* Zer gailutan deskarga daiteke?

Aplikazioa Apple edo Android eragile-sistemadun mugakorretarako eta tabletetarako dago erabilgarri.

* Zer behar dut aplikazioa erabiltzeko?

Hura deskargatzeko, nahikoa da mugikor edo tableta bateragarria izatea; datuak atzitzeko, berriz, Interneteko konexioa beharko duzu.

* Zer hizkuntzatan dago eskuragarri?

Euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri. Hizkuntza aldatzeko, menua atzitu eta Ezarpenak (Ajustes) aukera sakatu.

* Zertarako balio du 'Komunikazio Pribatua' aukerak?

Barakaldoko merkatarientzako Segurtasun eta Prebentzio eginbidea da, eta Udaltzaingoari prebentziozko testu-mezuak eta alerta larriagoak (izuaren botoiaren bidez) bidaltzeko balio du.

* Nola lor ditzaket Komunikazio Pribatua atzitzeko gakoak?

Komunikazio Pribatuaren atala erabili ahal izateko, Inguralderekin harremanetan jarri behar duzu, 94 478 93 95 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora mezua bidaliz.

* Nola funtzionatzen du izuaren botoiak?

Komunikazio Pribatuaren atalean sartu, eta izuaren botoia sakatu. Udaltzaingoaren bulegoetan alertaz ohartaraziko duten monitoreak piztuko dira, eta negozioaren helbidea, telefono-zenbakia eta izena agertuko zaie. Udaltzainek alerta bidali duen telefonora deituko dute alerta berresteko, eta, benetako alerta bada (hau da, erabiltzaileak deia ez badu erantzuten edo harekin hitz egitean zerbait arraroa sumatzen badute), negoziora joango dira.

 * Izuaren botoirako sarbide zuzena.

Komunikazio Pribatuaren ataletik atzitzen da

* Nola ezeztatu dezaket izuaren botoiaren bidez bidalitako abisua?

Komunikazio Pribatuaren atalean sartu, eta 'Ezeztatu larrialdia' sakatu. Aplikazioak sartzeko PINa eskatuko digu, eta hura sartu ondoren, larrialdia ezeztatuko da.

* Komunikazio Pribatua: gako bera erabil daiteke hainbat mugikor edo tabletetatik atzitzeko?

Bai. Aplikazioak ez du kontuan hartzen mugikorraren IP helbidea. Beraz, behar beste gailu erabil daitezke.

* Nola jakinarazten dira Udaltzaingoak bidalitako abisuak?

Soinudun abisu baten eta Whatsapp-en antzeko jakinarazpena mugikorraren pantailaren goialdean.

* Zer onura eman diezazkidake Barakaldo App-k?

  • Negozioari ikusgaitasun handiagoa emateko leihoa.
  • Zure geolokalizazioa agertuko da.
  • Erabilera pribatuko eremua dauka, merkataritzara eta ostalaritzara zuzendua, Udaltzaingoarekin komunikazio-kanal zuzena ahalbidetzeko. Plataformara atxikitzen diren establezimenduek berariazko botoia izango dute Udaltzaingoari berehalako alertak bidaltzeko. Horretaz gain, jazoera susmagarriei, lapurretei edo ohiz kanpoko egoerei buruz abisuak jasoko dituzte plataforman.
  • Segurtasun handiagoa, bi noranzkoko kanal honen bidez.

* Nola utzi dezaket aplikazioa?

Enpresa atxikia bazara, 'Komunikazio Pribatua' atala erabiltzeko gakoak badituzu eta aplikazioa erabiltzeari utzi nahi badiozu, Inguralderekin harremanetan jarri behar duzu, 94 478 93 95 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora mezua bidaliz aplikazioa erabiltzeari utzi nahi diozula azalduz.

* Neure burua erregistratu behar dut?

Ez, ez duzu zertan zeure burua erregistratu behar. Aplikazioa datu pertsonalik sartu gabe ere erabil dezakezu.

* Nola desinstala dezaket aplikazioa?

Eduki sakatuta ikonoa. Mugitzen hasten denean, sakatu ikonoaren izkinan agertzen den X, beste edozein aplikaziotan bezala.

* Eguneratzeak derrigorrez instalatu behar ditut? Zer gertatuko da instalatzen ez baditut?

Eguneratzeak ezinbestekoak dira akatsak zuzentzeko, funtzionamendua doitzeko eta hobekuntzak eta eduki berriak gehitzeko. Beraz, eguneratzeak instalatzen ez badituzu, baliteke eduki batzuk ezin bistaratzea eta akats batzuk egotea.

* Zer behar dut lineako izapideak egin ahal izateko?

Barakaldoko aplikazioaren bidez eskaerak eta mezuak aurkezteko aukera: errolda, laguntzak, zergak, obrak, etab. Edozein eskaera izapidetu ahal izateko, lehenik eta behin B@kQ erregistro elektronikoa eskuratu behar duzu, gertuen duzun HAZan.

* Zer da  B@kQ gakoa?

Pertsona fisikoak autentifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko balio duen identifikazio-baliabidea da. Gakoa erabiltzailearen NAN/AIZ zenbakiek, pasahitz batek eta koordenatu batzuek (16 karaktere alfabetikoak eta zenbakizkoak) osatzen dute.

* Non eskura dezaket B@kQ?

Hura eskatzeko, HAZ bulegora jo behar duzu, eta indarrean dagoen NAN/AIZ aurkeztu. Nahi izanez gero, KZgunean eta anbulatorioan ere eska dezakezu.

* Izuaren botoia: gako berarekin hainbat mugikor edo tabletetatik atzi daiteke?

Bai. Aplikazioak ez du kontuan hartzen mugikorraren IP helbidea.

* Esleitutako erabiltzailea eta pasahitza alda daitezke?

Momentuz, pasahitza aldaezina da, baina erabiltzailea alda dezakezu. Atxikitako negozio askoren kasuan, aplikazioko erabiltzailea Facebook-ek modu lehenetsiz ematen duen bera da: luzea eta gogoraezina. Zure kasua bada, eska iezaiozu Inguralderi (94 478 9395 /Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) hura aldatzeko, eta zoaz erabiltzaile berria aurrez aurre jasotzera.

* Establezimendu bik IFK bera badaukate, 2 gako egongo dira?

Bai, bana establezimendu eta atxikitze bakoitzeko.

*Zerbitzuen araberako sailkapena

Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak 10 talde hauetan sailkatuta daude: elikadura, etxeko ekipamendua eta apainketa, eraikuntza eta etxea mantentzeko-lanak, moda eta osagarriak, aisialdia, kultura eta teknologia, osasuna eta edertasuna, ostalaritza, pertsonei eta profesionalei emandako zerbitzuak, ibilgailuen erosketa eta mantentzea eta bestelakoak.

* Nola agertzen dira establezimendurik gabeko profesionalak aplikazioan? (Lineako enpresak, autonomoak...)

Haietatik hurbil dagoen enparantza edo biribilgune bat esleituko zaie, geolokalizazio bat izan dezaten egoitzaren pribatutasunari eusten zaion aldi berean.

* Nola alda daiteke Facebook-eko komertzioaren orriaren izena?

Komertzioei bidalitako mezuan adierazten diren urratsei jarraitu.

  1. Atzitu zure Facebook-eko orrialdea.
  2. Ezkerrean agertzen den menuan, sakatu "Ikusi gehiago".
  3. Goitik beherako menua irekiko da. Hartan, bilatu 'Informazioa' aukera. Ondoren, hura sakatu.
  4. 'Orokorra' atalean, 'Erabiltzaile-izena" ikusiko duzu.
  5. Hautatu 'Editatu' aukera, eta idatzi negozioaren izena.
SUBIR