BK: Erronkak Berrikuntza Irekia 2025-2026

BK: ERRONKAK Berrikuntza Irekia

Ideia berritzailerik ba al duzu? Eragin positiboa duen proiekturik?

 
Barakaldo zure bila dabil! 
Inguraldek, Bilbao Metropoli 30 elkartearen laguntza teknikoarekin, Barakaldo: Erronkak Berrikuntza Irekia lehiaketa abiarazi du: hiriaren garapenean ideia, produktu edo zerbitzu berritzaileekin lagundu nahi duten pertsonei, erakundeei eta enpresei irekitako deialdia, alegia.
Ekimen honek sormena, parte-hartzea eta elkarlanean oinarritutako sorkuntza aktibatu nahi ditu, hiriaren erronka nagusiei benetako konponbideak aurkitzeko, pertsonen bizitza hobetzeko eta Barakaldo hiri-berrikuntzan erreferente gisa kokatzeko. 
 
Lehiaketaren helburua
Barakaldoko Udalak zehaztutako erronka estrategikoei erantzuten dieten proposamenak identifikatzea, saritzea eta sustatzea da lehiaketaren helburua, hiri eredu jasangarriagoa, atseginagoa, parte hartzaileagoa, digitalagoa eta ekintzaileagoa sustatuz.
Berrikuntza irekiko ariketa da, non administrazio publikoak, eragile ekonomikoak eta herritarrak lankidetzan aritzen diren etorkizun komun bat eratzeko.
 
Parte hartzeko kategoriak
Berrikuntza ekinean: dagoeneko garatu diren proiektuetarako, eta Barakaldon testatzeko prest daudenak.
Barakaldo ekinean: pilotu gisa ezar daitezkeen ideia berritzaileetarako.
Ideiak ekinean: hasierako proposamenetarako, garapen teknikoaren beharrik gabe.
Epaimahaiak proposamenak beste kategoria batean birkokatu ahal izango ditu, egokitzat joz gero.
 
Barakaldoko 4 erronka nagusiak
1. BARAKALDO hiri atsegin, garaikide eta aktiboa izatea. ETXEA hartzeko HIRIA.
2. Errespetuzko hiri-garapenaren bidez BARAKALDOren irudia hobetzea, hiritarren ongizatea areagotzeko. Jendea Barakaldokoa izateaz harro egotea.
3. BARAKALDOk PERTSONEN AUTONOMIA bultzatzeko, kontziliazioa ahalbidetzeko eta elkarbizitzarako espazio seguruak eskaintzeko lan egitea.
4. BARAKALDO INBERTSIORAKO, BERRIKUNTZARAKO eta EKINTZAILETZARAKO gune ERAKARGARRIA izatera eramango duten mekanismo eta azpiegiturak sortzea.
 
 
Sariak
Lehiaketak 72.000 euroko funtsa du guztira, kategoria desberdinen artean banatuta:
9.000 €-ra arte erronka bakoitzeko “Berrikuntza ekinean” kategorian.
18.000 €-ra arte erronka bakoitzeko “Barakaldo ekinean” kategorian.
2.250 €-ra arte erronka bakoitzeko “Ideiak ekinean” kategorian.
Sari ekonomikoaz gain, proposamen irabazleek laguntza teknikoa jasoko dute.
 
Egutegia
Proposamenen aurkezpena: 2025eko urriaren 28tik, 2025eko azaroaren 28ra (14:00ak arte).
Finalistei jakinaraztea: 2026ko urtarrilaren 20an.
Epaimahaiaren aurreko aurkezpena: 2026ko urtarrilaren 27an.
Sari banaketa: 2026ko otsailaren 04an.
Proiektuak formatu digitalean bidali behar dira. Aukeran, maketa fisiko bat ere eman daiteke.
 
Zer bidali behar duzu?
1. Eskaera-inprimakia, online (1. eranskina).
2. Proiektuaren azalpen-memoria (2. eranskina, gehienez 5 orrialde).
3. Kategoriaren araberako dokumentazio gehigarria (ikusi oinarriak).
Aurreko edizioetan saritutako ekimenak ezin izango dira berriro lehiatu.
 
Jabetza intelektuala eta konfidentzialtasuna
Ideiak parte-hartzailearen jabetzakoak izaten jarraituko dute.
Inguraldek eta Bilbao Metropoli 30ek proiektu finalistak erreproduzitu edo jendaurrean erakutsi ahal izango dituzte, lehiaketa ezagutarazteko.
Datuen eta proiektuen konfidentzialtasuna bermatzen da. Finalistek baimendutako informazioa baino ez da argitaratuko.
 
Deskargatzeko dokumentuak:
 
Interesdunek helbide elektroniko honetara bidali behar dute eskaera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Gaia: Erronkak Barakaldo 2026
 
 
Kontaktua:
BM30
Telef.: 944 15 86 85
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
SUBIR