Gardentasunaren Ataria

Zer da Gardentasuna?

Gardentasunaren aldeko apustuari esker, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna eta errendimendua handitzen dira, haren jardueraren emaitzak argitaratzen direlako. Horrez gain, herritarrengana hura hurbiltzean, haren jarduketa legitimatzen da; izan ere, herritarrak zerbitzatu behar ditu eraginkortasunez eta behar bezala. 

Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, honako helburu hau du: jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera horri buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta bermatzea eta arduradun publikoek bete beharreko gobernu onaren betebeharrak ezartzea.

Administrazio publiko eta estatuko sektore publiko guztiei aplikatzen zaie lege hori, baita Administrazio Zuzenbidearen mendeko beste instituzioei ere.

Batetik, erakunde publikoek beren jardueraren gardentasuna bermatzeko egin beharreko betekizunak xedatzen ditu Legeak; bestetik, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea arautzen du.

Deskargatu Gardentasunaren Legea

Horregatik, konpromisoa hartzen dugu herritarren zalantza eta iradokizun guztiak ebazteko eta herritarrei informazio eguneratua emateko.

SUBIR