"Anfitrioiak" izeneko turismo-sektorerako prestakuntza-programak onlineko ikastaroen beste deialdi bat abiarazi du, 2026ko urrian hasi eta 2027ko ekainean amaituko dena
Prestakuntza-egutegi berria irailaren 23an jarri zen martxan, eta enpresa-kudeaketaren hainbat arlotan trebakuntza jaso eta beren gaitasunak hobetu nahi dituzten turismo-sektoreko profesionalei dago zuzenduta. Aurten, Turismo Idazkaritzak urtebeteko deialdi bat jarri du abian, irailean hasi eta ekainean amaituko dena.
Barakaldo, 2026ko urriaren 8a
Hainbat iraupenetako (ikastaroak, pilulak eta microlearning-ak) 134 onlineko prestakuntza-pieza eskaintzen dira, profil eta behar desberdinei erantzuten dietenak. Deialdi honek proposamen berriak jasotzen ditu, eta hainbat gaitasun modu egituratu eta pertsonalizatuan garatzea ahalbidetuko duten ikaskuntza-ibilbideak proposatzen ditu.
Katalogorako sarbidea kategorien arabera
Jasangarritasuna · Berrikuntza · Gaitasun Digitalak · Bezeroak · Inklusioa eta irisgarritasuna · Gaitasun pertsonalak eta profesionalak · Erakundeen kudeaketa
Gomendatutako ikaskuntza-ibilbideetarako sarbidea
Pet friendly turismoa · Ekipoak kudeatzea eta lideratzea · Jasangarritasunerako bidean · Marketin digitala eta turismo-sustapena · Turismorako marketin-tresnak · Turismo-sektoreko funtsezko gaitasun digitalak
