Irekita dago Eusko Jaurlaritzaren merkataritzarako eta horrekin lotutako zerbitzuetarako diru-laguntzaren deialdia – MEC 2026

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko laguntza-programa (MEC 2026) atzo argitaratu zuen. Gaurtik irailaren 15era arte eskatu ahal izango da, edo kreditua agortu arte.

Barakaldo, 2026ko ekainaren 3a

Erakunde onuradunak

Txikizkako merkataritzan diharduten norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu.

  • Aurten farmaziak gehituko dira

Ikusi onartutako EJZen zerrenda

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak

Jendearentzat irekita eta egoera operatiboan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko kaleko establezimendu fisikoetan egindakoak.

  • 1. lerroa: Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea (eraberritzeak, obrak, altzari-erosketa…).
    • Gutxieneko inbertsioa: 3.000 € (BEZik gabe)
  • 2. lerroa: Establezimenduan teknologia berriak eta berrikuntzak txertatzea (ekipo informatikoak, saltokiko terminalak, balantzak, kutxa erregistratzaileak, kudeaketa-softwarea, webgunea garatzea, online saltzea, …).
    • Gutxieneko inbertsioa: 1.000 € (BEZik gabe)

Dirulaguntzaren ehunekoa

  • Diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40
  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa: 10.000 €

Ehuneko hori gehienez ere % 52ra arte handitu ahal izango da, zenbait baldintza gehigarri betetzen badira.

Ikusi agindua

Nola izapidetu laguntza

Dagoeneko aktibatuta dago informazio guztia eta bete beharreko baldintzak jasotzen dituen Eusko Jaurlaritzaren webgunea. Gaurtik irailaren 15era arte eskatu ahal izango da laguntza (edo kreditua agortu arte).

Informazio gehiago eta izapideak

SUBIR