Lutxanako auzoko ostalaritzak barrak atera ahal izango ditu kalera jaietan
Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta apirilaren 17tik 26ra (biak barne) Lutxana 2026 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.
Barakaldo, 2026ko apirilaren 9a
Instalazio horiek araudi higieniko-sanitarioa, terrazen ordutegiei buruzkoa eta aplikatzekoa den beste edozein bete beharko dute, eta, gainera, Udal Zerbitzuek 2026-001574 Alkatetzaren Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.
Gainera, gogorarazten dizuegu, 2014/4259 Alkatetza Dekretuan adierazten den bezala, ostiral eta larunbatean 2 orduko luzapena baimentzen dela establezimendua ixteko ohiko ordutegiaren gainean, zein ordutegi taldekoa den kontuan hartuta.
