BakQ Arreta-zerbitzua
Barakaldoko Udalak, Inguralderen bidez, BakQ Arreta-zerbitzua jarri du abian, beren jarduera pertsona fisiko edo autonomo gisa egiten duten Barakaldoko enpresei zuzendua. Informazio gehiago
Identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da BakQ, eta EAEKo eta Estatuko Administrazioarekin jarduteko aukera ematen du.
Ordenagailuetan, mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, sistema eragilea edozein dela ere, ezer instalatu beharrik gabe.
Administrazio publikoen zerbitzuetan kontsultak eta izapideak edo izapide elektronikoak Internet bidez egiteko balio du BakQ.
Norentzat da
Administrazioarekin negozioari lotutako eragiketak egiteko BakQ ziurtagiri elektronikoa behar duten eta Barakaldon egoitza soziala, helbide fiskala edo negozio-establezimendua duten pertsona fisiko titularrei.
Zer eskaintzen du
- BaKQ ziurtagiri elektronikoaren jaulkipena (Aurrez aurreko izapidea)
- BakQ aktibatzean eta/edo erabiltzean zalantzak argitzeko laguntza (telefonoz edo/eta aurrez aurre)
Nola atzitu
-
Inguralderen bulego nagusietara joanez: Aldapa 3A – 48901 Barakaldo
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 14: 00etara.
-
Hitzordua ere eska daiteke:
- Telefonoz: 944789400
- E-postaz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Web formularioaren bidez
Beharrezko dokumentazioa
- NAN edo AIZ indarrean
- Jarduera ekonomiko baten titularra dela egiaztatzen duen ziurtagiria: EJZren alta, EJZren ziurtagiria...
- Garrantzitsua: posta elektronikoko kontu bat eta zenbaki mugikor bat eskatuko dira