Barakaldok eta Alterity enpresak proiektu teknologiko berritzaileenaren saria irabazi dute

Barakaldok beste urte batez parte hartu du Berrikuntzarekin Alkateen Innpulso Emprende topaketan. Topaketa hori Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sareak antolatu du -Barakaldoko udalerria 2011tik dago sare horretan-, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin eta Viladecanseko (Bartzelona) Udalaren lankidetzarekin.

Bosgarren edizio hau Viladecansen egin da, eta Europako Batzordeak sustatutako “Neutraltasun klimatikoa lortu nahi duten hiriak” Misioa izan da.

Testuinguru horretan, hiriek proiektu ekintzaile berritzaileak aurkeztu zituzten, mugikortasun iraunkorrarekin, energia-eraginkortasunarekin, energia berriztagarriekin, ekonomia zirkularrarekin edo bioekonomiarekin lerrokatuta, besteak beste, ezagunak eta baloratuak izan zitezen. Hiri bakoitzak 4 minutu ditu bere proposamena aurkezteko.

Enpresa bakoitzeko ordezkariek defendatu zituzten proiektuak, alkateak lagunduta. Epaimahai batek hainbat alderdi baloratu zituen, hala nola ideiaren heldutasuna, proiektuaren berrikuntza, proiektuaren bideragarritasuna, lantaldearen gaitasuna eta esperientzia, eta lurraldean izandako eragin-maila – Hau da, enplegua sortzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzea edo klima-aldaketari eta aldaketa hori arintzeari buruzko kontzientziazioa, besteak beste –.

Ondorioz, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sareak bi sari eman zizkion Proiektu Berritzaileenari, bata gizarte-berrikuntzaren esparruan eta bestea berrikuntza teknologikoaren eremuan. Azken kategoria honetan, Barakaldoko enpresa, Alterity izan zen irabazlea bere litiozko bateria jasangarrienen proposamenarekin

Zorionak!!

SUBIR