Zabalik da errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak eskatzeko epea

3.000 euroko partida dauka Udalak bertoko establezimenduei beren negozioetan euskara sartzen laguntzeko

Gaur abiarazi du Barakaldoko Udalak tokiko negozioetan euskarazko errotuluak jartzeko laguntzen deialdia. Udalaren Euskara Arloak 3.000 euroko partida dauka, 2020ko abenduaren 12tik 2021eko abenduaren 10era bitartean errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten Barakaldoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduen titularren artean banatzeko.

Laguntza horiei esker, Barakaldon kokatutako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako edozein establezimenduren titularrak euskaraz jartzen baditu  errotuluak goian adierazitako epean, errotulazio-gastuen % 50 edo % 25 berreskuratzeko aukera izango du, kasu bakoitzaren arabera.

Gaur, otsailaren 5ean, zabalduko da euskarazko errotulaziorako laguntzak  eskatzeko epea,  eta abenduaren 10era arte, ostirala, egongo da zabalik.

Laguntza-deialdi honi buruzko informazio guztia (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko dokumentazioa ¿) udalaren web-orri hauetan eskura daiteke:

Egungo pandemia dela eta, eskaerak telematikoki aurkeztea gomendatzen da, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, identifikazio elektronikoren bat eduki beharko da, B@kQ motakoa, zeina doan eta aurrez hitzordurik gabe eskatu ahal izango den Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) udal bulegoetan.

Aurrez aurreko eskabidea aukeratuz gero, nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea telefono honetan: 944 789 200.

"2018an jarri genuen martxan ekimen hau, eta bultzatzen jarraitu nahi dugu denden eta ostalaritza-lokalen arduradunei laguntzeko eta gure kale eta negozioetan euskararen presentzia areagotzeko", adierazi du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.

 

 

SUBIR