25 saltoki barakaldar erakusleiho lehiaketetan
GALERÍA CONCURSO DE ESCAPARATES - EUSKERA de ApoyoEmpresa
Aurreko abenduaren 19an II. Erakusleiho Lehiaketaren sari-banaketa egin zen Barakaldon. Bertan, 300 parte hartzaile baino gehiagoren artean, 16 Barakaldoko saltokien ordezkariak izan dira, zeinen xedea euren erakusleihoak erakargarriak bilakatzea izan den, tokiko merkataritza dinamizatu aldera.
Barakaldoko parte hartzaileak Adei Centro Veterinario, Farmacia Andraca, Casanier Decoración, Salón de Belleza Emi, Expert Cancela, Josan Fotógrafo, Kiosko Alicia, Asesoría-Gestoría Laso de la Vega, Mercería Magaz, Café Munich, Restaurante Oh La Lá, Radio Fe, Rock Factory, Peluquería Canina Susana, Tuink eta Librería-Copistería Kopilore izan dira. Barakaldon lortutako saririk handiena Rock Factory-k eskuratu zuen, 300 euroko Bizkaiko Erakusleiho Onenaren 5. Saria. Era berean, txapelketa honek udalerri bereko erakusleiho onenaren aipamenak ematen ditu, Rock Factoy, Josan Fotógrafo eta Farmacia Andraca-k, hurrenez hurren, bereganatu zituztenak.
Azpimarratzeko modukoa den beste txapelketa bat Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Retail Digital Sariak da. Honek saltoki asko bildu ditu. Nabarmentzekoa da hainbat kategoriatan barakaldar merkataritzaren parte-hartze handia izan dela, 11 ordezkarirekin. Saltoki horiek hurrengoak izan dira: Farmacia Andraca, The Little Barber Shop, Casanier Decoración, Taller de Dibujo y Pintura Colorama, Josan Fotógrafo, Kosguk, Modas Mentxu, Nereas, Joyería Presa, SlowSwet Atelier eta Zuriñe. Barakaldo ordezkatzen duten saltokiak gogor lehiatu dira bezeroengandik gertuago egoteko, modu honetan euren irudi komertziala hobetuz. 4 kategoriatan aritu arren, ez dute lortu euren mailako 3 onenen artean sartzea.
Zorionak egindako lanagatik!
