Covid krisialdian terrazak handitzeko emandako epe berezia Alarma egoerarekin amaituko da

2020 honetan, indarrean jarraituko dute bai terraza berriek, bai Alarma Estatuan zehar ohiz kanpo emandako terrazen handitzeak
 
Barakaldon, 2020ko ekainaren 17an
 
Udalak araudia eta udal-ordenantza betetzen direla begiratuko du, ostalaritzaren eta herritarren arteko bizikidetza zaintzeko helburuarekin
 
Barakaldoko Udalak gaur goizean iragarri duenez, Alarma Estatuaren amaierarekin batera itxiko da deseskalatze fasean zehar terrazak handitzeko eta emateko eskainitako ohiz kanpoko epea. Euskadin Alarma Estatua amaitzen denean, Barakaldoko Udalak ostalaritza-sektoreari laguntzeko konpromisoarekin jarraituko du, terrazen handitze zein terraza berrien arloko prozedura arrantuari jarraituz.
 
Azken asteotan, Barakaldoko Udalak 295 eskaera erregistratu ditu hiriko ostalaritza-lokalek egindako terraza handitze eta terraza berriak eskatzeko. Horietatik % 93,5 ebatzi dira, % 71,5 modu positiboan. 
 
Iragarri bezala, Barakaldoko Udalak ostalaritzarekiko konpromisoari eutsiko dio aurtengo ekitaldi osoan. Horrela, 2020ko terrazen tasa ez da kobratuko, eta abenduaren 31ra arte mantendu ahal izango dira deseskalatze fasean zehar terrazak jartzeko erraztutako neurri bereziak.
 
Bestalde, Alarma Estatuaren amaierak aplikaziorik gabe utziko du terraza berriekin okupatzen zen espazio proportzionala oinezkoentzat berreskuratzera behartzen zuen Estatuko Gobernuaren araudia. Horrela, Udalak emandako lizentziak eta horien banaketa berrikusiko ditu, espaloiko terrazak berrantolatzeko, ahal den guztietan, eta, horrela, okupatutako aparkaleku-espazioa berreskuratzeko.
 
Gogaratu behar da neurri hori Udalak jarri zuela martxan ostalaritza-jarduera errazteko asmoz, izan ere, deseskalatze fasean zehar, ostalariek beren lan-eremua terrazara mugatuta izan dute ia modu esklusiboan, bezeroak lokal barrura sartzea debekatuta baitzuten.
 
Terrazen ordenantza
 
Bestalde, Udalak ostalariei gogorarazi nahi die indarrean dagoen araudia eta udal-ordenantza bete behar dituztela. Ildo horretan, Tokiko Instituzioak, Udaltzaingoaren bidez zainduko du horiek betetzen diren, ostalaritza-jardueraren eta herritarren atsedenaldiaren arteko bizikidetza zaintzeko, batez ere ixteko ordutegiei dagokienez.
 
Hala, Udalak emandako dekretuan gogorarazten denez, lizentzia berriekin eta terrazen handitzeekin batera, ostalaritza-lokalek honako protokolo hauek bete behar dituzte, besteak beste:
 
  • Terrazen ordutegia amaitutakoan, ainguratu gabeko elementu guztiak bide publikotik kendu eta lokalaren barruan utzi beharko dira, itxita. Aipatutako elementuetatik kentzeko lanek ezingo dute 30 minutu baino gehiago iraun, eta zaratarik edo eragozpenik sortu gabe egingo dira.
  • Baimenaren titularrak edozein unetan egiaztatu beharko du, udalak hala eskatuta, jardueraren arriskuengatik dagokion erantzukizun-asegurua duela.
  • Terraza-baimenaren titularrak baimena egiaztatzen duen administrazio-agiria erakutsi beharko du jendaurrean, establezimenduko leku ikusgarri batean eta/edo terrazan. Dokumentu horretan, une bakoitzean indarrean dauden edukiera-neurriak betetzeko baimendutako espazioa eta altzarien gehieneko kopurua zehazten dira.
  • Lizentziaren titularrak okupatzen den lurzorua nahiz instalazioa bera eta haren elementu osagarriak garbiketa-, segurtasun- eta apainketa-baldintza egokietan mantendu beharko ditu, eta, gainera, terrazen funtzionamenduaren eta erabileraren ondoriozko arau sektorialen eta udal-ordenantzen arau-hausteen erantzule izango da.
SUBIR