Jabones CalvoHer, Sainz e Hijos, Gaptain, Luse Ingeniería eta Kaytek, BKenpreSariak golardoen II edizioan saritutako enpresak dira

Barakaldoko Udalaren garapen agentziak, Inguraldek, iragarritako sariek, Bizkaiako enpresa-munduko eta erakundeetako ordezkariak bildu dituzte Puerta de Bilbao Hotelean.

Barakaldo, 2019ko abenduaren 18a

Jabones Industriales CalvoHer, Moldaera eta erresistentzia mailan, Sainz e Hijos, Jasangarritasun atalean, Gaptain, Berrikuntza eta talentukoan, Luse Ingeniería, Konpromiso Sozialaren kategorian, eta Kaytek, Start Up Berritzailearen arloan, arratsalde honetan BKenpreSariak II golardoetan sarituak izan dira Inguraldek, Barakaldoko Udalaren garapen agentziak deituta.

Alkateak, Amaia del Campo; Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurko; Bilbao Metropoli-30en zuzendariordeak, Idoia Postigo; Unesko Etxearen zuzendariak, Arantza Acha; eta Innobasquen Enpresa Berrikuntzaren zuzendariak, Luis Manero, sariak entregatu dituzte Puerta de Bilbao Hotelean ospatu den ekitaldian. 

Sari hauen helburua, beraien jarduera Barakaldon garatzen duten enpresa txikien praktika onak eta egitasmo hoberenak publikoki nabarmentzea da.

Amaia del Campo “sari hauen garrantziaz” aritu da, enpresa txikien talentua, abangoardia, eta balioa nabarmentzen dutelako, hauek hiri honen garapen sozioekonomikoan hain garrantzitsuak baitira: “Nabarmendutako enpresek hastapenen ilusioa, baita lortutako jomugak eta jarraitasuna ere erakusten dituzte. Azken finean, ondo egindako lana. Horregatik, ekitaldi publiko honen bidez hau ezagutzera eman nahi dugu”.

Alkateak lankidetzan lan egiten jarraitzearen alde agertu da, tokiko enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatzen duten eta hiri moderno eta ‘adimendu’ baten hazkuntzan lagunduko duten ekimen berriak garatzeko. 

ARRAKASTA HANDIKO BOST KASU

Erresistentzia eta moldaera arloan, Jabones Industriales CalvoHer enpresa izan da saritua bere etengabeko hobekuntzaren alde egindako apustuagatik eta denbora zailetan moldatzeko duen ahalmenagatik. Burtzeñan kokatutako Ibarreta industrialdean, 1978 sortutako familia-enpresa bat da. Harrezkero, industria-erabilerako konketarako xaboiak, garbigarriak eta koipegabetzaileak egiten dihardu. Formulazio berrien ikerketaren bitartez, Jabones CalvoHer-ek enpresa handiak fidelizatzea lortu du.

Jasangarritasunaren kategorian, saria Sainz e Hijo enpresarentzat izan da urte hauetan zehar energia ekologikoen komertzializazioa sustatzeko egindako ahaleginagatik. Familia-enpresa hau estatuko pellet banatzaile handienean bihurtu da.  Pelletek edo biomasak beste erregai iturriak baino kutsatzaile txikiagoa den aukera jasangarria eskaintzen dute.

Hirugarren arloan, Berrikuntza eta talentua, Gaptain enpresak lortu du saria, arlo anitzeko lantalde batek 2017an sortuta. Talde honetan heziketan eta gaur egun dauden arrisku digitalen prebentzioan adituak dira, hauen artean ciberbullying eta eskola-jazarpena, sexting, grooming eta menpekotasun digitalak aipatu daitezke besteak beste. Gaptainek talentua eta Gamifikazio eta Adimen Artifizialaren erreminten azkeneko teknologia aurrerapenak batu ditu. Honela, Segureskola Akreditazio Digitala sortu dute Deustuko Unibertsitateko eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko adituen laguntzarekin. Heziketa zentroek berdintasuna, bizikidetasuna eta heziketa digitala bermatzen duten gune ziberseguruak direla egiaztatzen duen zigilu bat da.

Konpromiso Sozialeko arloan Luse Ingeniería izan da saritua, bere jarduera nagusia farmazien robotizazioa da. Fundatzaileak, Rafael Luquin eta Héctor Seco, Erantzukizun Sozial Korporatiboagatik indarrez arduratzen dira. Hasi zirenetik argi izan zuten onestasuna eta errentagarritasuna ez zirela lehiakideak. Konpromisu hau hedatzeko ‘Barakaldoko Honesty Day’ izendatutako jardunaldia antolatu zuten, inguruko enpresa-sarea praktika etiko eta onestak mantentzeko garrantzian sentsibilizatzeko helburuarekin.

Azkenik, Start Up Berritzailearen arloan, saria Kaytek Digital Business enpresarentzat izan da, bere teknologia ‘Kaytek Blockchain Platform’ bidez industria sektoreko negozioen digitalizazioan dabiltzan sorrera berriko firma bat. Teknologia honen bitartez, prozesu, pertsona, makina, edo edozein gailu motaren informazioa lortzen da denbora errealean, antolakuntzaren egoera momentu guztietan monitorizatzeko. Kaytek, IoT eta Blockchain teknologien integrazioan oinarritutako lehenengo plataforma digitala da, edozein negozioren digitalizazioa errazki burutzeko erreminta ezin hobean bihurtuz. Orobat, bere teknologia interes handikoa izan daiteke ere herri-administrazioen eta Smart City-en eremuan, ur-horniketa eta argiztapen publikoa kudeatzeko.

SUBIR