Inguraldek tokiko merkataritzarako "Saltokitik enpresara 2019" prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon
Inguraldek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoko jardunaren barruan, EUSKALIT - Kudeaketa Aurreratuaren Saltokitik Enpresara prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako prestakuntza plana da, eta Euskadiko merkataritzako gerente/arduradun/titularrei dago zuzenduta beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin, merkataritza kudeaketan hobetze teknikak erabiliz.
Lan metodoen benetako ezarpena egiteko laguntzan oinarritzen da programa, eta martxotik azarora arte garatuko da. Honako hauek barne hartuko ditu: taldeko prestakuntza praktikoko saioak, pertsonalizatutako saioak saltokian bertan eta laguntza jarraitua adituen bitartez prozesu osoan.
Izena emateko eskaerak otsailaren 27ra arte egin ahal izango dira honako telefono zenbaki hauen bidez: 944789395 eta 9447894000, edo e-mail honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Informazio gehiago