Merkataritza Lagunkoien Sareak Barakaldoko pertsona nagusiekin 54 establezimendu dauzka jadanik
Inguraldek, Udaleko garapen agentziak, 21ean informazio jardunaldi berria egingo du, establezimendu berriek ‘Euskadi Lagunkoia’ zigilua izan dezaten bultzatzeko
Udalak Pertsona Nagusiekin Hiri Lagunkoiak sarera lotzeko izapideak amaitu ditu eta datozen egunotan Eusko Jaurlaritzarekin itxiko da.
Barakaldo, 2019ko otsailaren 14a
Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, Inguraldek, datorren otsailaren 21ean Eusko Jaurlaritzako ‘Euskadi Lagunkoia’ programari buruzko informazio jardunaldia eskainiko du. Horrek hiriko merkataritza txikia sustatzeko helburua du, ‘merkataritza lagunkoia’ zigilua lortzeko eta esperientzia eta erosketa eremu erosoak sortzeko pertsona nagusientzat. Udalak orain dela sei hilabete hasitako kudeaketak amaitu ditu, Pertsona Nagusien Hiri Lagunkoien Sarera (Euskadi Lagunkoia) lotzeko hasita zituenak, eta datozen hilabeteetan Eusko Jaurlaritzarekin batera irmo bihurtuko da.
Guztira Barakaldoko 54 establezimendu gehitu dira ‘merkataritza lagunkoia’ mugimendura pertsona nagusiekin edo higikortasun murriztua dutenekin edo entzumen eta begi arazoak dituztenekin neurri sinpleak ezarriz, hala nola, aulki bat jartzea, establezimendurako sarbidea erraztea, produktuak letra handiekin etiketatzea edo handipen betaurrekoak izatea.
‘Tokiko merkataritza pertsona nagusiekin’ leloaz, Inguraldeko egoitza nagusian egingo da 15:00etatik 16:00etara. Jardunaldiak Euskadi Lagunkoia ekimena aurkeztea du helburu Barakaldon, sarera establezimendu berriak lotzen saiatzea eta mugimendu honetara nola lot daitezken azaltzea. Jardunaldiaren edukia honako hau izango da: zer den merkataritza lagunkoia izatea, sare horretara lotzearen abantailak, zer egin establezimendu laguna izateko, nola lortu bereizgarri izatea autoebaluazio sistemaren bidez eta pertsona nagusiekin konpromisoa zabaltzeko balioko duen zigilua nola lortu.
Sarean parte hartuko duten establezimenduak honako hauetara konprometitzen dira: pertsona nagusientzako irisgarritasun eta erosotasun hobekuntzak egitea, inolako kosturik eragin gabe; autoebaluazioa egitea; eta bereizgarri batekin merkataritza sareko kide dela identifikatzea.
«Pertsona nagusiak bezero fidelak izaten dira, eremu lagunkoi, eroso eta irisgarritasun errazekoetara joateko joera dute. Ekimen honek hurbileko merkataritzari lagundu nahi dio adin nagusiko bezeroak erakartzen, dagoeneko egiten duten arreta pertsonalizatuari balio erantsia gehituz», azaldu du Mikel Antizarrek, Gizarte ekintzako zinegotziak.
Eusko Jaurlaritzako Euskadi Lagunkoia programak doako sustapena eskaintzen du Euskadi Lagunkoia Sarearen bidez, eta Toki Lagunkoien Mapa eta Establezimendu Lagunkoien Gidaren inklusioa.
Jardunaldira joateko interesa duten establezimenduek informazio gehiago nahi izanez gero eta izena emateko mezu bat bidal dezakete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora edo Inguraldeko Merkataritza eta Hiri Enpresa eremuko telefonora deitu: 94 478 93 95.
Barakaldok merkataritza lagunkoiekin konpromisoa du eta Euskadiko Merkataritzetan Bularra emateko Gelen Sare bakarra ere barne hartzen du. Hiriko establezimenduetan 7 gela daude, familiek haurrari arreta egiteko aukera izan dezaten gune eroso batean. Zerbitzu moderno bat da eta belaunaldi berriak auzoko merkataritza txikiekin konektatzen ditu.
Pertsona Nagusien Hiri Laguna
Gizarte Ekintza sailak duela sei hilabetetik darama kudeatzen, Barakaldo Euskadi Lagunkoiko kide bat gehiago izateko. Datozen egunotan, kudeaketa ofizialki amaituko da, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean hitzarmena sinatzen denean. «Proiektu hau sustatzea gure lehentasunetako bat izan da, izan ere, Barakaldon pertsona nagusien portzentaia altua da», adierazi du Antízarrek. «Eusko Jaurlaritzako programa honen bitartez, pertsona nagusien, eta orokorrean, hiritarren parte hartzea bultzatu nahi da, gure ingurumena hobetzeko eta zahartzen goazen heinean gure bizitza egin ahal izateko», azaldu du.
«Proiektu honetan hainbat hilabetez lanean dihardugu, eta mespretxagarria iruditzen zaigu Barakaldoko Alderdi Sozialistak, hirirako proiektu eta ideia faltak dituenak, publikoki eskatzea Barakaldo Sare horretara lotzeko. Ez da jadanik egiten ari ginen gauza bat; prozesua amaitzeko zorian zegoen», azpimarratu du zinegotziak.