Adinekoen aldeko Euskadi Lagunkoia sareari atxikiko da Barakaldo

Sare horretako kide izango den 61. hiria da Barakaldo; hala, Euskadiko adinekoen portzentajea % 78koa da

«Gure hiriko zahartze aktiboari mesede egingo dioten ekimenak sustatzen eta adinekoen bizitza errazagoa izan dadin lagunduko duten neurriak martxan jartzen jarraitzeko motibazio handia da», azpimarratu du alkateak, Amaia del Campok.

Barakaldo, 2019ko otsailaren 18a

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako adinekoekiko hiri lagunkoien Euskadi Lagunkoia izeneko sareko kide bihurtu da Barakaldo. Barakaldoko alkate Amaia del Campok eta Lan eta Politika Sozialen zinegotzi Beatriz Artolazabalek sareari atxikitzeko dokumentua sinatu dute; hala, Barakaldo sareko kide den 61. hiri bihurtu da, eta Euskadiko adinekoen portzentajea % 78koa da.  «Egun oso garrantzitsua da hiriarentzat, gobernu talde honek adinekoekin duen konpromisoa berresten baitugu eta, hala, zahartze aktiboa sustatzeko jardueren aldeko gure apustua nabarmentzen baitugu», nabarmendu du Del Campok.

Euskadi Lagunkoia programaren xedea da adinekoek eskainitako ahalmena ahalik eta gehien aprobetxatzea, bai eta adinekoek ongizate sortzaile gisa zuzendutako herritarren parte-hartzeari buruzko mugimendu bat sustatzea ere. Horrez gain, hiriak zahartze-prozesuari egokitu daitezen ere izango da xedeetako bat. «EAE, Euskadi Lagunkoia proiektuan adinekoei arreta emango dielako aurreikuspena aintzat hartuta, Europar Batasuneko herrialde nagusienetako bat da zahartze aktiboa sustatzeari dagokionez», ziurtatu du Artolazabalek.

«Barakaldoko herritarren % 23k 60 urte baino gehiago du», azaldu du alkateak. Orain dela sei hilabete, Gizarte Ekintza Arloko teknikariak lanean hasi ziren adinekoekin lagunkoia izango den hiri bihurtu dadin Barakaldo. Hala, beste udalerri batzuek izandako esperientziaren berri izan dute, eta Eusko Jaurlaritzarekin parte hartu dute, gaur behar diren tramiteak prestatze aldera. Garai honetan, Barakaldo Euskadi Lagunkoia sarearekin elkarlanean hasi da, Inguralderen bitartez, eta Saltoki Lagunkoiak izeneko programa jarri dute martxan.

«Parte-hartze horri esker, aldez aurretik genekien zerbait konprobatzeko aukera izan dugu, hain zuzen ere, Barakaldok eta hango saltokiek konpromiso handia dutela gure adinekoekin. 60 saltoki baino gehiagok egin dute bat ekimen horrekin, eta, datorren ostegunean, zazpigarren tailer bat egingo dugu haiekin, haien saltokiak espazio erosoagoak izate aldera, bai eta adinekoen beharrei erantzuteko prest egote aldera», azaldu du alkateak. «Programarekin bat egin duten merkatari guztiak eskertu nahi ditut. Orain, gure xedeak dira programa gure hiriko gainerako alorretara hedatzea eta gure hiria adinekoen beharrei erantzuteko egunero prest egongo den espazioa izan dadin lagunduko duten ekimenak garatzen jarraitzea», nabarmendu du.

Barakaldo adinekoek parte hartzearen aldeko apustua egiten ari da. Hala, adinekoentzako 9 zentro daude hirian. Adinekoek kudeatzen dituzte zentro horiek, zahartze aktiboa sustatzeko xedearekin bat eginez. Guztira, 6.575 bazkide daude zentro horietan. Halaber, Barakaldo Intergen izeneko programa jarri zen martxan orain dela hiru urte, hiriko belaunaldi arteko jarduerak sustatze aldera. «Hauxe da gure hiriko eredua; guztioi zuzendutako hiria, adinak gorabehera. Eta sare horretako kide izateak bide horri jarraitzen laguntzen digu», nabarmendu du.  Gainera, irisgarritasun obrak egin dira azken urteotan, zeinei esker hiria atseginagoa izan baita adinekoekin. Obra horien artean, aipatzekoak dira: Murrietako pasabidea eta igogailua; Arrontegiko arrapala mekanikoak; Andikollanoko arrapalak; eta Eguskiagirreko hurrengo sarbideak, besteak beste.

SUBIR