Inteligentzia emozionalaren teknikak baliatuz, salmentak hobetu nahi dituzte Barakaldoko 12 saltokik
Barakaldoko 12 saltoki txikik hartu du parte “salmentei aplikatutako inteligentzia emozionala” xede duen prestakuntza berrian.
Inguraldek antolatu du heziketa lantegia, eta tresna berri honek duen ahalmena agertu nahi dio sektoreari, salmentak ugaritu, eta bezeroak gehiago asebetetzeko.
Oso talde-dinamika praktikoak eskaini ditu ikastaroak, honako gaiok landuz: salmenta emozionala, bezeroen ADNa, salmenta-tresna ezberdinak eta inteligentzia emozionala salmenta prozesuan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritzako Bulego Teknikoek sustatutako “Negozio eredu berriak txikizkako merkataritzarako” heziketa-kanpainan dago txertatua ikastaroa. Hirugarrenez egin du aurten bat Inguraldek ekimenarekin, merkataritza txikiari orientabideak eta tresnak eskaintzeko, egunero egin behar izaten baitiote saltoki txikiek aurre bizirik irauteko erronkari, etengabe bilakatzen ari den inguru ez oso samurrean.
Inguraldek kanpaina honetan eskainiko duen azken ikastaroa azaroaren 21etik 24ra egingo da, eta “Experencia-stores edo nola sortu erosketa esperientzia” landuko du. Ikastaroan, merkataritza establezimenduak erabateko ongizate-guneak sortzeko gai izan daitezen prestatuko dira bertaratutakoak. Bestalde, erosketa prozesuetan bezeroek bizi dituzten esperientziak aztertzeko estrategia bat baloratu eta aplikatzeko jarraibideak eskainiko dira.
Parte hartu nahi duten enpresek 944 789 395 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera posta elektroniko bat idatziz eman dezakete izena.