SPRI: Blog bat negoziorako marketin tresna bezala

Viernes, 17. Julio 2015 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan parte-hartzaileek ikasiko dute blog korporatiboa tresna egokia dela gure negozioan marketin eta sustapen jarduerak egiteko. Blogen sorkuntza eta mantenimendurako plataformei buruz hitz egingo dugu, baina nagusiki Wordpress eta bere onlineko bertsioa landuko ditugu, tresna horri dagozkion oinarrizko kontzeptuak azalduz. Bestalde, adibideekin eta jardunbide egokiekin ilustratuko dugu saioa, gure bloglari alderdiari arrakastaz aurre egiteko.

Helburua

Blogak funtsezko erreminta dira marka sortzean eta enpresaren onlineko presentzia garatzean. Hauek dira saio honen helburuak:
- Blog korporatiboa ezagutzea komunikazio eta marketin digitaleko estrategia garatzeko, enpresa edo negozioaren arlo guztiekin koordinatuta.
- Blog korporatiboa sustatzeko estrategiak ezagutzea eta irakurleak atzeman eta leialtzea.
- Blogen feedback-a kudeatzen ikastea: gomendioak, kritikak...
- Wordpress.com tresna (oinarrizko bertsioa) erabiltzen hasteko oinarrizko tresnak ezagutaraztea eta administrazio panelaren oinarrizko baliabideak ezagutzea.

Edukia

- Blog korporatiboa marketin tresna gisa
- Blog korporatibo motak. Adibideak
- Blog bat sortzeko tresnak
- Blog bat sortzea Wordpress.com erabiliz
- Saioa hastea eta Wordpress.com administrazio panela
- Nola sortu sarrera bat 
- Aipamenen kudeaketa
- Kategorien, gaien, widget-en, orrien eta menuen kudeaketaNola sustatu zure blog korporatiboa. Arrakasta faktoreak.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Izena ematea

Web orrialdean

 

 

 

SUBIR