SPRI: Nola egin bezeroentzako e-mailingak Mailchimp erabiliz (ONLINEKO WEBINARRA)
Enpresak eta Merkataritza
Marketinerako posta elektronikoa sustapen estrategia garrantzitsua da enpresa askorentzat eta irabazi handiak eman ditzake legeari egokitzen bazaio eta praktika etikoak jarraitzan baidira. Gure bezeroen datu basea handitzen doan heinean, kudeaketa sistema automizatu bat beharko dugu bidalketa handiak egiteko eta pertsonalizatzeko, eta bide batez, denbora eta ahaleginak aurrezteko.
Mailchimp doako tresna onenetako bat da, mailing propioak sortu eta kudeatu nahi dituzten enpresarientzat.
Helburuak
- Enpresa txikiei eta profesional autonomoei behar dituzten ezagutzak ematea Mailchimp (onlineko marketin tresna) erabili dezaten.
- Tresna horri esker, erraz eta nonahitik automatizatuko dute buletin igorketa eta harpidetzak kudeatuko dituzte, web aplikazioa delako.
Edukia
- Mailchimp: doako bertsioa.
- Nola sortu kontu bat Mailchimp-en: kontua Twitter eta Facebook-ekin uztartu.
- Interfazea.
- Zerrendak: zerrenda bat sortu, zerrenden esparruak pertsonalizatu, taldeak, kontaktuak erantsi eta inportatu.
- Formularioen disenua.
- Kanpainak: kanpaina motak, kanpaina bat sortu.
- Estatistikak eta txostenak.
- Social Tip & Tricks: txantiloi eta etiketa bereziak.
- Informazio gehiago.
- Lege kontuak: jakinarazpen komertzialak igorri eta datu-base bat sortu.
Nori zuzenduta
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat
Noiz
2021ko Urtarrila 14an, 9:30etatik 11:30ak arte.
Non
ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Euskadi Innova webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.

