Sortu, partekatu eta kolaboratu lainoan: Google calendar eta drive

Miércoles, 5. Noviembre 2014 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro hau enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek Google Drive -dokumentuak sortzeko- eta Google Calendar -egutegiak egiteko- aplikazioak ezagutuko dituzte, arreta berezia jarriz aplikazio horiek beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko eta kolaboratiboki lan egiteko aukerari.

Helburua


Ikasiko duzu Google Drive eta Google Calendar erabiltzen -sortzen, partekatzen eta kolaboratzen-, informazioa lainoan kudeatzeko eta zure agendak eta egutegiak gestionatzeko.

Edukia


* Nola sortu Google Drive/Calendar kontu bat.

* Nola instalatu PCan eta telefono mugikorrean.

* Hasiera orria eta Google Drive-n ezarpen pertsonalak.

* Karpetak eta dokumentuak partekatu.

* Formularioak (inkestak) sortu.

* Hasiera orria eta Google Calendar-en ezarpen pertsonalak.

* Ekitaldien kudeaketa.

* Egutegiak partekatu.

* Google Calendar eta Drive-n publizitatea/pribatutasuna kudeatu.

Norentzat


Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz:


Azaroaren 5ean 14:00 - 16:00 tara

Non:


Kzgunea Barakaldo-Cedemi (Altos Hornos de Vizcaya etorbidea 33, 48901 Barakaldo)

Leku erreserba:


erreserba online

Parte-hartzaileek Google Drive -dokumentuak sortzeko- eta Google Calendar -egutegiak egiteko- aplikazioak ezagutuko dituzte

SUBIR