Egokitu zure enpresa DBLO-ri ( Datuak Babesteko Lege Organkioa)

Lunes, 22. Septiembre 2014 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute DBLOk jasotako printzipio, eskubide eta obligazioak ezagutzeko. Helburu bakarra ez da kontzientziazioa (zein eragin duen eta ez betetzeak nolako ondorioak izan ditzakeen), baita ere bertaratuek jardunbide onak barneratzea. Prestakuntza hau derrigorrezkoa da fitxategiak kudeatzen dituzten pertsona eta enpresentzat, baina horrez gain oso garrantzitsua da, berau baita erakunde baten ardurapean dauden datu pertsonalak babesteko segurtasun neurri nagusia.

Helburuak


Alderdi praktiko hauek ezagutuko dituzte:

  • DBLOren klausula informatiboaren idazkera
  • Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa
  • Nola erantzun bere ARCO eskubideak baliatu nahi dituen pertsonari
  • Nola idatzi segurtasun dokumentua
  • Datu pertsonalak eskuratzeko baldintzak
  • Datu pertsonalak emateko baldintzak
  • Nola idatzi tratamendua enkargatzeko kontratu bat
  • Nola saihestu SPAM sortaile izatea
  • Datu pertsonalen tratamendua publizitaterako direnean

Edukia


DATU PERTSONALEN BABESA

Sarrera, legearen esparrua eta legeria

DBLOren PROTAGONISTAK

Datuen titularra, fitxategiaren arduraduna, tratamenduaz arduratzen den pertsona, Datuak Bebestelo Espainiako Agentzia eta Datuak Babesteko Euskadiko Agentzia

DBLOk BADU ERAINIK ZURE ENPRESAN?

Nola eragiten die enpresei?, zein datu pertsonal ditu enpresak?, eta nola jasotzen dira datu pertsonalak?

FITXATEGIAREN ARDURADUNAREN OBLIGAZIOAK

Fitxategiaren xedea, fitxategia gordetzea, titularren informazio eskubidea, titularren baimena, datuen kalitatea egiaztatzea, segurtasun neurriak ezartzea, babes mailak, fitxategien erregistroa eta Segurtasun Dokumentua

DATUEN TITULARRAREN ESKUBIDEAK

Balorazioen aurka egitea, Datuak Babesteko Erregistro Orokorra kontzultatzea

DBLO ETA PUBLIZITATEA

ARAU-HAUSKETAK ETA ZIGORRAK

Norentzat


Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.

Noiz


Irailaren 22an 14:00 - 16:00 etara

Non


Kzgunea Barakaldo-Cedemi (Altos Hornos de Vizcaya etorbidea 33, 48901 Barakaldo)

Leku Erreserba


Erreserba online

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute DBLOk jasotako printzipio, eskubide eta obligazioak ezagutzeko.

SUBIR