Administrazioko tramitazio Telematikoak: E-administrazioa

Jueves, 11. Septiembre 2014 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan jakingo duzu zein tresna erabiltzen diren administrazioarekin tramite telematikoak egiteko eta nola konfiguratu tresna horiek, eta baita ere zeintzuk diren euskal administrazio publikoetan egin daitezkeen tramite garrantzitsuenak.

Helburuak


Parte-hartzaileek ikasiko dute zer behar dugun euskal administrazioarekin tramite telematikoak egiteko, zer den IZENPE eta nola konfiguratu gure ekipoak. Bestalde, Euskal Administrazio Publikoetan egin daitezkeen tramitazio telematiko garrantzitsuenak errepasatuko ditugu, eta batez ere zentratuko gara Eusko Jaurlaritzan, Foru Aldundian eta ikastaroa kokatzen den herriko Udalean.

Edukia


- Administrazio elektronikoko sistemaren baldintza nagusiak.
- Akreditazio tresnak: IZENPE, Ziurtagiri digitalak, Sinadura elektronikoa eta NANe. Zer dira eta nola konfiguratu eta prestatu dezakegu gure ekipoa?
- Administrazioaren zerbitzu katalogoa: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak (bereziki ikastaroa ematen den KZgunearen herriko tramiteak)

Norentzat


Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz


Irailaren 11an 14:00 - 16:00 etara

Non


Kzgunea Barakaldo-Cedemi (Altos Hornos de Vizcaya 33, 48901 Barakaldo)

Leku erreserba


erreserba online

zein tresna erabiltzen diren administrazioarekin tramite telematikoak egiteko eta nola konfiguratu tresna horiek, eta baita ere zeintzuk diren euskal administrazio publikoetan egin daitezkeen tramite garrantzitsuenak.

SUBIR