SPRI. Facebook II: Pertsonalizatu Zure FanPage-a (Social Plugins, Facebook Ads eta SEO)
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetako parte-hartzaileek beren Facebook-eko jarraitzaileak informatzeko eta fidelizatzeko tresnarik aurreratuenak ezagutuko dituzte.
Helburuak
Zure negozio edo enpresarako FanPage bat dagoeneko badaukazu, eta oinarrizko erabilgarritasunak ezagutzen badituzu (ikus Facebook I ikastaroa), ikastaro honetan zure FanPage-aren konfigurazioa pertsonalizatu eta hobetu ahal izango duzu. Hobekuntza horri esker, zure jarraitzaileek eduki osoagoa eskuratu ahal izango dute. Social Plugin-ekiko elkarreragina ezagutuko dugu, eta Facebook Ads-ekin kanpaina bat nola sortzen den ikusiko dugu.
Edukia
- Kokatzea: EdgeRank algortimoa.
-
Pertsonalizatu zure FanPage-a:
- Cooltabs.
- External Content Tab: nola gehitu zure webgunea daukan fitxa bat.
- Contact Tab: nola gehitu harremanetarako datu-orria.
- YouTube Tab: nola gehitu zure YouTube-ko katea.
- Social Plugins.
- Landing Page-a.
- Gertaera bat nola sortu.
- Facebook Ads tresna: kanpaina bat nola sortu.
- Facebook-en nola idatzi.
- SEO Facebook-en (Search Engine Optimization / Bilaketa Motorren Optimizazioa).
- Estatistikak.
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
Uztailaren 9an, 14:00etatik 16:00ak arte.
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
