SPRI: kudeatu itzazu zure bezeroak, kontaktuak eta negozio-aukerak Hubspot CRMrekin
Enpresak eta Merkataritza

Enpresa txikia edo autonomoa bazara, eta zure informazio komertziala modu eraginkorrean kudeatzen hasi nahi baduzu, aparteko ikastaroa eskaintzen dizugu.
Hubspot CRMren* bitartez, zure negozioak bezeroen eta kontaktuen datu-base eraginkor bat eskuratuko du; izan ere, sistema horrek oso modu xehean islatuko ditu bezeroen eta kontaktuen arteko harremanak. Are gehiago, antolaketa horri esker, enpresaren barruan erantzukizun komertziala daukan edozein pertsonak aipatutako informaziorako zuzeneko sarbidea izango du.
Horrekin guztiarekin, aurkeztutako proposamenak edo eskaintzak kontrolatu ahal izango dituzu, eta baita kontsumoaren eta ezarritako kontaktuen historikoa ere. Modu horretan arituz gero, zure bezeroak ezagutu eta desberdindu ahal izango dituzu, arreta hobea eskainiko diezu, eta negozio-aukera berriak aurkitu ahal izango dituzu.
(*) CRM: Customer Relationship Management / Bezeroekiko Harremanen Kudeaketa.
Edukia
- Zer da CRM bat eta zertarako balio du.
- Hubspot-ek eskaintzen dituen irtenbideak: marketina eta CRM (CRMan zentratuko gara).
- Hubspot-en alta eta erregistroa.
- Kontrol-paneleko informazio esanguratsua.
- Informazioa inportatu: enpresak eta kontaktuak.
- CRM konfiguratzen: Deals edo negozioa, Tasks edo zeregin komertzialak.
- Salmentetarako tresnak.
- Zure bezeroekin eta kontaktuekin dauzkazun bilerak modu eraginkorrean nola kudeatu.
Nori zuzenduta dago
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
Maiatzaren 14an, 14:00etatik 16:00ak arte.
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua, z/g, B lokala.
Izen-emateak
Laster.
