SPRI. Egokitu Zure Enpresa DBLO eta IGMEZL Araudietara (I)

Lunes, 19. Febrero 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan enpresa txikiek eta edozein sektoretako autonomo profesionalek DBLOk* biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte. Trebakuntza hau enpresek erabiltzen dituzten datu pertsonal guztien testuinguruan kokatzen da.

Gainera, partaideek beren webgunean, komertzio elektronikoan edo e-postako marketin-kanpainak bidaltzean IGMEZLren** arabera bete behar dituzten lege-baldintzak ere ezagutuko dituzte.

Ikastaroan datuen babesei buruzko bestelako gaurkotasun gaiak ere jorratuko dira (cloud computing-aren legezkotasuna, cookie-en politika edo ahaztua izateko eskubidea). Ikuspegi osoagoa edukitzeko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.

(*)DBLO: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
(**)IGMEZL: 2002ko uztailaren 11ko 34/02 Legea, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.

Helburuak

  • Aipatutako legeek enpresan duten eragina aztertzea, eta legeok ez betetzearen ondorioak zeintzuk diren ezagutzea.
  • Legeak exijitzen dizkigun arazo praktikoei irtenbidea eman: klausula informatiboak nola idatzi, gure enpresako fitxategiak DBEAri* nola jakinarazi edo nola erantzun behar dugun norbaitek bere ARCO eskubideak erabili nahi baditu.

(*) DBEA: Datuen Babeserako Espainiako Agentzia.

Edukia

  • ​Aipatutako legeek enpresan duten eragina aztertu, eta legeok ez betetzearen ondorioak zeintzuk diren ezagutu.
  • DBLOren klausula informatiboa idatzi. Bestelako klausulak: datuak lagatzea, tratamendua eragitea.
  • Jakinarazpena eta fitxategien erregistroa.
  • Bere ARCO eskubideak erabili nahi dituen pertsona interesdunari nola erantzun (Sarbidea, Zuzenketa, Ezereztea eta Oposaketa).
  • Gure fitxategiak nola erregistratu eta DBEAri nola jakinarazi.

Nori zuzenduta

Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.

Noiz

2018ko otsailaren 19an 14:00etatik 16:00etara.

Non

Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.

Izen-ematea

Eman izena online

SUBIR